Ba al dakizu zer utzi behar den edukiontzi URDINEAN?
Etxeko kartoizko eta paperezko ontziak bereizi eta edukiontzian edo ontzi urdinean utzi behar dituzu, Mankomunitateko zerbitzuek jaso eta dagokion sailkapen-plantara eraman ditzaten. Bertan, materialetan banatzen dituzte eta papera eta kartoia birziklatzeko instalazioetara bidaltzen dituzte. Bertan, objektu eta ontzi berriak fabrikatzeko baliabide berriak bihurtzen dira.
Laburbilduz, bi material multzo aipatzen dira: kartoia eta papera.
Orri hauetan, URDINAn utz daitezkeen paper- eta kartoi-hondakin gehienen zerrenda zehatza ematen dizugu.