Zer utz daiteke edukiontzi HORIAN?
Etxeko ONTZIAK bereizi eta edukiontzi edo ontzi horian utzi behar dituzu, Mankomunitateko zerbitzuek jaso eta Legazpiko sailkapen-plantara eraman ditzaten. Han, materialen arabera bereizten dituzte, eta birziklatze-instalazioetara bidaltzen dituzte. Bertan, objektu eta ontzi berriak fabrikatzeko baliabide berriak bihurtzen dira.
Laburbilduz, hiru ontzi multzo handi hauek aipatzen dira: plastikozkoak, latak eta brikak.
Orri hauetan, HORIAN utz daitezkeen ontzi gehienen zerrenda zehatza ematen dizugu. Zalantzaren aurrean, gogoratu denek daramatela puntu berdearen sinboloa.