Irakasle berri eta ordezkoentzako informazioa
Kaixo,
Lehenik eta behin ongi etorri eskolara.
Gure eskolan Google-eko "Gsuite for education" erabiltzen dugu. Hezkuntzak Microsoft-ekin du hitzarmena Microsoft 365-aren bitartez eta hori dela, gure eskolako dinamika jarraitzeko hurrengo pausuak bete beharko dituzu:
1. Irakasle.eus hezkuntzako helbide elektroniko koorporatiboa ez baduzue edo/eta pasahitza ez baduzue(edo ez duzue gogoratzen) eskatu zuen kontua zein pasahitza hezkuntzasaila@euskadi.eus helbide eletronikoan. Mezuan bertan zuen datuak bidali: izen abizenak, NAN-a eta zein eskolatan zauden. Nahiko azkar bidaltzen dute.
2. Bidali mezu bat eskolako IKT arduradunari 015104ipa@hezkuntza.net hurrengo datuekin: izen abizenak, zuen helbide elektroniko pertsonala eta zuen irakasle.eus helbide elektronikoa.(ahalik eta azkarren egin). Honekin IKT arduradunak GSUITE-eko aplikazioak(Gmail, Drive, Classroom...) erabiltzeko gaituko zaitu.
Bitartean sartu OFFICE.COM-EN zuen irakasle.eus erabiltzailearekin eta pasahitzarekin eta jarraitu hurrengo BIDEOTUTORIALAREN pausuak.
3. IKT arduradunak, GSUITE-n gaitu ondoren, mezu bat bidaliko dizu Gmail-en zure irakasle.eus kontuarekin saioa hasteko pasahitzarekin(aldatzeko eskatuko dizue. Office365-eko pasahitza berdina edo antzekoa erabiltzea gomendatzen dizugu)
4. Bidali mezu bat Gmail-etik (zure irakasle.eus konturekin) eskolako IKT arduradunari (015104ipa@hezkuntza.net)prozesu osoa bukatu duzuela esanez eta bere erantzuna jasoz gero dena martxan izango duzu.
5. OSO GARRANTZISUA: Eskolatik alde egiterakoan, bidali mesedez korreo elektroniko bat IKT arduradunari (015104ipa@hezkuntza.net) zure irakasle.eus kontutik. Bertan zure izen-abizenak idatzi eta ordezkatu duzun pertsonaren izena eta gela. Modu honetan, eskolako korreoak ez zenituzke zure irakasle.eus kontuan jasoko Eskerrik asko.
Animo eta zorte on.
Non gaude / Donde estamos
Hezkuntza saila / Departamento de educación