Euskal Girotze Barnetegi bat gara, Euskara zerbitzuko NOLEGA eta Hezkuntzaren parte.
Barnetegia Zerainen kokatuta dago.
Helbidea ondorengoa da:
Herriko Plaza z/g
20214 Zerain (Gipuzkoa)
https://www.google.com/maps/place/Zeraingo+Euskal+Girotze+BarnetegiaAutobusak geldialdia egingo du herriko autbobus geltokian, frontoiaren parean.
Zerain Gipuzkoako hegoaldean eta Goierri eskualdean dagoen udalerri euskalduna da, UEMAn sartuta dagoen arnasagunea, alegia.
Herriak 270 biztanle inguru ditu.
Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, mea, egurra, ikatza etab. ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolanean oinarritzen da.
Zeraingo Euskal Girotze Barnetegia 2021-22 ikastaroan zabaldu zen eta Harizti-erdi aterpetxean kokatuta dago.