KOKAPENA


"INGURATZEN GAITUENAK GARENA EGITEN GAITU"

ZEANURIKO HAURRESKOLA, Zeanuriko herrian kokatuta dago, Arratiako bailaran, Bizkaian. Biztanlez herri txikia da, 1250 biztanle ingurukoa, baina lur hedaduraz zabala. Landa eremuan kokatutako herria da, hamaika auzo desberdinetan sakabanatua. Herriko eskolako eraikuntza berean dago haurreskola.

Hizkuntzari dagokionez herri euskalduna da Zeanuri, bertako euskalkia arratiera bera delarik.

Zeanuriko haurreskola, 2003ko abenduan ireki zen, udalak eta Haurreskolak Partzuergoak elkarrekin bideratutako akordiotik. Landa eremuko herria izanik herrian haurreskola baten beharra sortu zen, familiei lan arloa eta familia bizitza uztartzeko aukera zabaltzen zelarik.

Zeanuriko haurreskola Zeanuri bezalako herri txiki batean egoteak eta zehazki eskolako eraikin berean egoteak, herriko parte aktibo eta lanabes bihurtu du haurreskola.

Familiekin burutzen den lankidetzak berebiziko garrantzia du eta hartu-emana konfiantzazkoa, naturala, berezkoa eta askea da, honek haurreskolako funtzionamenduan eta batez ere haurrengan eragin positiboa duelarik.

Haurreskolak berez, 21 umerentzako edukiera du. 0-1 urteko gelan 8 haur eta 1-2 urteko gelan 13 haur egon daitezke gehienez. Hala ere, urtez urteko matrikulazioaren arabera ohikoa izaten da talde txikia sortzea eta adin tarte desberdineko haurren artean taldekatzea egitea.




laster arte, eskerik asko!!