KAIXO FAMILIA!
Zeanuriko Haurreskolako hezitzaileak gara eta herrian bertan zuen seme alaben zaintza eta heziketa uztartzeko aukeraren berri ematera gatozkizue.
Zuen bizitzetara kide berri baten etorrerak suposatzen duen abentura berrian bidelagun izan nahi dugu, honek dakartzan ardurak, esperientziak eta bizipen berriak elkarbanatuz, giro lasai, hurbil eta gozo batean.
Erronka garrantzitsua da bihar etzi heldu izango diren altxor txiki hauen garapen globala eta integrala bermatzea eta nahi izanez gero ondoan izango gaituzue, noranzko berean arraun egiteko prest.
Zuen seme alabak 2026-2027 ikasturtean, Zeanuriko haurreskolan eskolaratzeko asmoa edo interesa baldin baduzue...
IZEN EMATE EPEA: HILABETERO 1etik 8ra.
HAURRESKOLAN HASTEKO EGUNA: IZENA EMAN ONDORENGO HILAREN 1ean.