PLAY STATION-EKO MANDOEN BATERAGARRITASUNA
Xbox-eko mandoekin ez dago arazorik, Xbox Microsoft-ena baita, eta Windows-ere eta bien arteko bateragarritasuna bultzatzen dutelako. Halaber, hau ez da kasua PlayStationeko mandoekin. Hauek bateragarriak izateko, DS4Windows erreminta (https://github.com/Jays2Kings/DS4Windows/releases) erabiliko da.
Hau instalatzeko, webgunera joan, eta azken bertsioa deskargatuko da. Deskargatutakoa .zip fitxategi komprimatuta egongo da, eta deskomprimatu egin beharko da erabiltzeko. Karpeta, ezabatuko ez den gune batean gordetzea gomendatzen da, adibidez, Dokumentuetan.
Karpetan sartu eta DS4Updater.exe exekutatu beharko da, bertsio berririk dagoen ikusteko. Bertsio berriren bat baldin badago, deskargatu eta instalatu egingo du, eta ez badago “DS4Windows is up to date” mezua jarriko du.
Bestalde, DS4Windows.exe exekutatu beharko da. Xbox-eko mandorik ez bada inoiz konektatu, ez da mandoen kontrolagailua instalatuta egongo, eta DS4-k hori gogorarazi eta berak instalatzeko aukera emango du.
Kontrolagailua instalatu eta gero, mandoen zatian sartzen utziko du. Irudian ikusten den bezala, behe-eskuinaldean “Stop” botoia agertzen bada, ez dago ezer egin beharrik, baina “Start” botoia agertzen bada, hau sakatu beharko da.
Hemen konektatutako mandoak agertuko dira, eta erremintak berak konfiguratuko ditu, Windosek Xbox-eko mandoak direla pentsatzeko. Horrela bluetooth-aren bidez konektatzeko, goiko anexoan bezala, behin konektatu eta gero, PS botoiari eman beharko diogu, eta automatikoki konektatuko da. Bestalde erremintak pertsonalizazio aukerak ematen ditu, adibidez, kolorea, soinuak etab.