Bilbo "Modernoa"

Bilbo "Modernoa"-ren bisita (2 ordu)

Bilbo "Modernoa" XIX. mendeko bigarren erdian hasten den zabalgunea da, Alde Zaharretik kanpo gauzatzen dena. Izugarrizko hazkunde ekonomikoko hamarkada horiek, oparotasun paregabea ekarriko dute Bilbora, hiri berritzaile eta aitzindaria bilakatuz hainbat gauzetan.

Biribila plazan hasiko gara, zabalgunea plaza honen inguruan hasi zen, Abandori "menperatutako" eremuan. Bilbok behar izan zituen 7 tren geltokitik, hemen egin zuten ez 1 bakarrik, ezta 2 ere, baizik eta 3! -Bai, zera! Hainbeste? - Egia ala Gezurra?

Zabalguneko zenbait kale eta plazetan zehar ibiliko gara, non Bilbok, gehienbat XX. mendeko eraikuntzetan, bere aberastasun burgesa adierazi (eta inposatu) zuen, Abandoko elizate zaharreko aztarnarik ia utzi gabe. Bisita hau erakusgarri diren hainbeste tokiren aukera bat da, zaharrenetik berrienera.

Ez da itsasadarraren ingurua ikusten (Uribitarte, Guggenheim, Euskalduna, eta abar), horiek "XXI. mendeko Bilbo" beste bisita batean ikusi ahalko dira.

Noiz: Egunero (jaiegun batzuetan izan ezik)

Ordutegia : 10:30etan ala 16:30etan (ahal badugu, zure beharretara egokituko gara, beste ordu batean)

Hizkuntzak: Gaztelania, Ingelesa, Beste hizkuntzak galdetu

Prezioa (BEZ barne): 1-2 pertsona (20€ guztira), 3-4 (9€ bakoitzak), >4 (8€ bakoitzak)

Ordainketa modua: Dirutan, bisitan bertan, eta faktura egiten da.

Elkargunea: Plaza Biribila (turismo bulegoaren ondoan)


Leku mugatuak: gehienez 10-15 pertsona (talde-bisitak izan ezik)