Bilbo "Historikoa"

Bilbo "Historikoa"-ren bisita (2 ordu)

Alde Zaharraren kanpoaldean hasiko gara: Abando eta Bilbo Zaharra, Bilboren izatea (XIII. mendetik gaur arte) testuinguruan kokatzeko gakoak dauzkate.

Gero Alde Zaharrean ibiliko gara: Erdi Aroko tamaina, harresiaren aztarna urriak, nola handitu zen harresitik kanpo gaur ezagutzen dugun Bilboko Alde Zaharra izateraino... eta bitxikerien artean, zergatik pasa zen hainbeste denbora Santiagoko eliza katedrala bilakatu arte. Athleticen futbol zelaia badauka "katedrala maila" Santiago baino lehen! - Egia al da hori? - Zer uste duzu zuk? Animatu zaitez eta aurkituko duzu zer dagoen bitxikerien atzean.

Noiz: Egunero (jaiegun batzuetan izan ezik)

Ordutegia : 10:30etan ala 16:30etan (ahal badugu, zure beharretara egokituko gara, beste ordu batean)

Hizkuntzak: Gaztelania, Ingelesa, Beste hizkuntzak galdetu

Prezioa (BEZ barne): 1-2 pertsona (20€ guztira), 3-4 (9€ bakoitzak), >4 (8€ bakoitzak)

Ordainketa modua: Dirutan, bisitan bertan, eta faktura egiten da.

Elkargunea: Plaza Biribila (turismo bulegoaren ondoan)


Leku mugatuak: gehienez 10-15 pertsona (talde-bisitak izan ezik)