Hegaztien eraztunketa mundura 2000 urtean hurbildu nintzen ezustekoan. Ordutik aurrera Euskal Herrian zehar zein Euskal Herritik kanpo parte hartu dut egitasmo ezberdinetan. 2016an gainditu nuen "eraztuntzaile aditua"-ren azterketa. Urte osoan aritzen naiz eraztuntzen, bai ibaietan, zein laginketa leku iraunkorretan, zein norbaiten egitasmoetan parte hartuaz.
Naturaren mesederako aritzen garela uste baduzu, erdu eta elkarrekin eraztunduko dugu!
Ni ikasteko prest eta dakidan apurra partekatzeko prest!
Biologoa naiz, ibai ekologian doktorea. Ibaietan murgiltzen hasi nintzen momentu beretsuan hasi zen hegaztien munduarekiko nire jakin mina, 2015ean Urdaibai Bird Centerrean arrano arrantzalearen berreskuratzeko proiektuan parte hartu nuenean. Orduantxe hasi nintzen ere eraztuntzaile izateko formazioa jasotzen eta 2018an gainditu nuen azterketa. Orduztik, batez ere Bizkaian ibili naiz eraztuntze lanetan, Izaroko eraztunketa proiektuan zein Leioako kanpusean 2019an martxan jarri nuen estazioan esaterako. Baina egia esan 2016an deskubritu nuenetik, urtero irrikaz ibiltzen naiz Illa de l’Aireko eraztuntze kanpaina hasi eta bertan parte hartzeko.
Biologian doktorea. Hainbat hamarkadatan aritu naiz basozain lanetan Urdaibaiko Erreserban. Eraztunketa zientifikoa zenbait espezieren (kaio hankahoria, gartzeta, ur- zozoa…) populazioak aztertzeko tresna gisa erabiltzen dut. Urteetan zehar Izaro uharteko hegaztiak monitorizatu ditut eta zikoina zuria eta arrano arrantzalea Urdaibain birsartzean parte hartu dut. Hainbat liburu argitaratu ditut, baita artikulu ugari ere zientzia eta dibulgazio aldizkarietan.
Zoologian espezializatutako biologoa eta hegazti eraztuntzailea 2019tik. Hegaztiak betidanik interesatu izan zaizkidan arren, karreran hasi nintzen ornitologian espezializatzen, hegaztiak eta haien ekologia ikertu ahal izateko. Esfortzu konstanteko hainbat estaziotan eraztuntzeaz gain, Nekesoloko (Urdaibai) eta Illa de l'Aireko (Menorka) eraztuntze kanpainetan parte hartu dut. Gaur egun hegazti esteparioekin lan egiten dut, parke fotoboltaikoek beraien populazioengan duten inpaktua analizatuz eta eta basoilo txikiaren ekologia ikertzen, Gaztela eta Leonen.
Betidanik interesatu izan zaizkit hegaztiak, limikolak batez ere. 2021ean eraztuntzaile karneta atera bezain pronto hasi nintzen Urdaibaiko paduretan migrazio sasoian etortzen diren zankaluzeen jarraipena egiten, eta 2023ko neguan Bizkaiko kostaldean harri iraulariak eraztuntzeko proiektua jarri nuen martxan.
Biologoa naiz, Biodibertsitatearen ikerketan espezializatua eta 2022an gainditu nuen hegaztien eraztuntzaile adituen azterketa. Euskal Herriaz gain, Suedia, Argentina (La Pampa) eta Alemanian ere eraztunketa esperientzia lortzeko gai izan naiz, gehienbat hegazti harrapakariekin lan eginez. Etorkizun hurbilean hegazti handien harrapaketa eta markaketan arituko naiz lanean Badajoz-en Extremadurako Unibertsitatearekin.
Biologoa naiz, Zoologian espezializatua. 2019 an gainditu nuen hegazti eraztuntzaile azterketa. Ordutik, Bizkaian eta Argentinan (La Pampa) aritu naiz hainbat eraztuntze proiektutan. Gaur egun, Tarragonako ikerketa eta ingurumen hezkuntza zentru batean nabil lanean. Bestalde, saguzarren ultrasoinu analisi eta fauna aztarnen identifikazio eta jarraipenaren inguruko formakuntza jasotzen nabil.
1993. urtean Ekosistemen Biologian lizentziatua.1995-2009 urteetan zehar Lurraska Baserri Eskolaren sorreran eta ingurumen hezkuntzako proiektuetan koordinatzaile gisa lanean egondakoa.
2004. urtetik 2012 urtera, Urdaibai Bird Centerraren sorkuntza lanetan partehartzaile. Gaur egun hegaztiak, migrazioak eta beraien habitatei buruz diharduen zentro honetan, ikerketa, dibulgazio eta hezegunearen kudeaketan teknikari eta koordinatzaile lanak aurrera eramaten. Urdaibain aurrera eraman diren eraztuntze proiektuetan 2002. urtetik gaur egun arte aritua.
Trebiñuko herri txiki batean hazita, natura (eta batez ere hegaztiak) nire bizitzaren zati garrantzitsu bat izan dira. Hala, orain dela urte batzuk nire aitarekin batera Fauneando (https://www.fauneando.com/) enpresa sortu genuen,egun hegazti erroldak, ingurumen hezkuntza eta natura behaketak burutzen dituena. Urdaibai Bird Centerren eman nituen nire lehenengo urratsak eraztunketan, nahiz eta orokorrean Las Cañas (Nafarroa) hezegunean ikasi dudan dakidan gutxia. Eraztuntzaile baimena 2023an lortu nuen eta 2024 Tabarca eta Ottenby (Suedia) kanpainen parte izan naiz. Geografo moduan, nire helburu nagusia ekosistemen babesa bilatzea da, habitata modu orokor batean ikerturik.
2021 urtean eraztuntzaile karneta atera nuenetik mendi tuntunak eraztuntzen ditut Urkiolako Parke Naturalean eta EAT eraztuntze taldedeko kaio negutarren eraztunketa proiektuan parte hartzen dut antxeta mokogorriak eraztuntzen. 2022eko uda Suediako hego mendebaldeko eraztuntze estazio batean pasa nuen, Varberg herrian. Horrez gain, hegaztiei argazkiak ateratzen ere ibiltzen naiz.