Schedia Teatro 2007ean Sara Cicenia eta Riccardo Colombini-ren eskutik sortutako antzerki konpainia bat da. Konpainia honek, bereziki haurrentzako lanak egiten dituzte, eta horretaz gain, antzerki tailerrak ere egiten dituzte.
Haien web orria: http://www.schediateatro.it/
Gure taldekide batek, aukera izan du gure abiapuntua izan den Rose nell' insalata antzezlana ikusteko Italian talde honen eskutik.
Antzezlan hau izan da gure proiektuari abiapuntua eman diona. Hemen, konpainia honek Munariren liburuari bizia ematen dio.
Antzezlan honetan chef bat eta bere laguntzailea den Romina sukaldatzen egongo dira. Chefarentzako barazkiak gauza serioak dira, baina Rominarentzako, aldiz, gauza aspergarriak dira. Horregatik, Rominak kolorea jarriko dio sukalde honi, barazkiak paper batean estanpatuz.
Estanpazio hauek atzean dagoen pantailan agertuko dira, eta mundu berri bat sortuko dute, non pantailan dauden gauzekin jolastuko duten.