Vitoria-Gasteizko EHU-UPV Hezkuntza eta Kirol fakultateko Haur Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek sortutako lana da hau, Txantxibiri taldeak alegia. Lan honetan, Haur Hezkuntzako 2. zikloko haurrentzako Adierazpen Dramatikoko Proiektu bat aurkezten dugu, hala nola proiektuan zehar burututako zenbait lan eta ekintza praktiko. Proiektua osatutakoan, bertan landutako edukiak eta kontzeptuak, antzerki batean islatuko dugu.
K6 moduluko diziplina arteko gida “ baratzeko sekretuak” izeneko proiektu hau gauzatzeko, bost ikasgaietatik informazioa jasoz burutu dugu: Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa, Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna, Dramatizazio-adierazpenerako IKTak eta Musika Hizkuntza. Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoaren ikasgaiak artearen ikuspuntua bereganatzen lagundu digu, gure proiektua osatu ahal izateko. Laguntza horien artean, arte teknika mota ezberdinak erabiltzen, eszenografiari forma eta kolorea ematen hainbat ezaugarri kontuan hartuta, antzezlan baten atrezzoari garrantzia eta erabilera ematen eta baliabide gutxirekin aurretik aipatutako guztia aurrera eraman daitekeela izan ditugu.
Gorputz hizkuntza eta Adierazpena eta Komunikazio Trebetasunak, sentimenduak plazaratzen, gorputzaren mugimendu eta exagerazioan eta ahotsaren proiekzioaren kudeaketan lagundu izan digu, gure barnekoa azaleratzen gehien bat. Dramatizazio-adierazpenerako IKTak, teknika teknologiko ezberdinetan laguntzen digu, gure kasuan pantaila eta proiektorearen erabileran, irudi digitaletan eta grabazioen digitalizazioetan. Azkenik, gure azkeneko proiektua antzezlan bat dela kontuan izanik eta gainera antzezlan mutua, soinurik egotekotan musika izango da horren protagonista, hala nola onomatopeiak eta fenomeno meteorologikoen soinuak.
Proiektu hau gauzatzearekin batera, gure ikasketa prozesuan garapen nabarmena egon da, izan ere, alde batetik gu etorkizuneko irakasleak izango garen aldetik, oso lagungarria egingo zaigu proiektu hau haurrentzat bideratuta egotea eta hauek honen protagonistak izatea.
Beste aldetik, bakoitzak bere buruarekiko hausnarketa egiteko aukera izango dugu, prozesu osoan zehar sortuko diren gorabeherekin aurrera egin ahala. Baita ere bakoitzaren mugak zeintzuk diren jakitea eta bakoitzak bere irudimena lantzeko gaitasuna izatea garrantzitsua izango da prozesu honetan.
Horretaz gain, umeentzako oso aberasgarria dela pentsatzen dugu. Era ezberdinetan ikasi ahalko dugu eta dute dramatizazioaren bidez, eta esparru ezberdinak landuko dira: motrizitatea, sozializazioa, hizkuntza gaitasunak, etab.
Gure proiektuaren helburu nagusia zera izango da: urtaro ezberdinetako eguraldiak desberdintzen jakitea eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikastea. (Heziberri 2020,2016) curriuluma kontuan hartuta, gure proiektuan landuko diren eremuan ondorengoak izango dira: lehenengo eremua lantzen da gehien bat, hau da, nortasunaren eraikuntzaren eta inguru fisiko eta sozialaren ezaguera. bigarren eremua ere lantzen da, nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua alegia.