“Baratzeko sekretuak” proiektua burutzeko, bi artelanetan oinarrituta egongo da, Munarik (1974) idatzitako “Rose nell’ insalata” liburutik aterata dago eta liburu honi bizitza ematen dion antzezlanean oinarrituko da. Aurretik aipatutako liburuan barazki zati desberdinen estanpazioak biltzen ditu. Munarik obra hau sortzerakoan lelo bat errepikatzen zuen; “no decir que hacer, sino como hacerlo” (2016). Lelo honek biltzen duen esanahia oso esanguratsua da, haurrei mugak jarri beharrean, bideak ireki behar zaizkiela aldarrikatzen duelako.
“Rosse nell’ insalata” (1974) obrak hainbat kolore eta formetako konbinazioak biltzen ditu, moztutako barazkiekin egindakoak: uraza, pepinoa, pomeloa, laranjak, brokolia, endibia… Artearen munduan haurrak murgiltzeko beharrezkoak dira esperientzia bisuala eta eskuzkoa lantzea. Aurretik aipatutakoa gauzatu ahal izateko oinarrizko baliabide eta teknika egokiak eskaintzea ezinbestekoa da.
Aurrekoaren ildotik jarraituz, estanpazioaren teknika zera izango litzateke; inpresioaren bidez artelanak sortzeko prozesu multzoa da, non erabiliko den objektua tintaz busti eta paperarekin kontaktuan jartzean eta presioa egitean irudi bat sortzen da.
Estanpazio-teknikak lantze-prozesuetako multzoak dira, kasu gehienetan paperaren eta zuntzaren gainean sortzen diren artelanak dira (Beltran, 2017-2018). Estanpazioan lan egiten duten zenbait autore aztertu eta gero, teknika eta estilo desberdinak daudela antzeman daitezke; horietako estilo bat erabiliko da antzezlan osoan zehar. Proiektu honen kasuan, erabiliko den estanpazio estiloa ekoprint izango da. Teknika honen bitartez erabiliko diren material guztiak elementu naturalak izango dira, hala nola; loreak, frutak, hostoak, barazkiak etab.
Estanpazio teknika gehiago behatu eta gero “Antropometria” arte lana proiektu honekin lotura duela antzeman daiteke, izan ere, artelan hau estanpatzeko estilo bat da non eta, margoen koloreak ( gehien bat urdina) eta gizakion gorputza estanpatzeko elementu garrantzitsuak diren. Lehen aipatu den bezala, estanpazio teknika da gehien erabiltzen dena antzerki osoan zehar. Burutuko den antzerkian, barazkien estanpazioa egoteaz gain, koloreen garrantzia nabaritu daiteke eta horregatik “Antropometria” artelana aztertu da ( Klein, 2019), artista honek erabiltzen dituen koloreen erabilpena proiektu hau gauzatzeko lagungarria izan da, izan ere, barazkien eta koloreen arteko estanpazioa erabiltzeko.
Bestetik, proiektuarekin lotura gehien dutenak Montessori eta Reggio Emilian erabiltzen diren material eta metodologia dira. Montessori metodologian erabiltzen diren jostailuei “juguetes Montessorianos” deritzo. Metodologia honetan erabilitako jostailuak ez dira soilik egurrezko objektuak, baizik eta naturan aurki daitezken elementu guztiak; hauek oso onuragarriak baitira haurren gaitasunak eta sormena lantzeko eta kontzeptu berriak barneratzen hasteko. Montessoriren metodologian, erabiltzen diren jostailuen artean egurrezko xaflak, ortuko barazkiak eta frutak aurkitu daitezke. (Octaedro, 2001).
Ildo beretik jarraituz, Malaguzziren poesia bat aztertu da. Malaguzzi-k (1920-1994)bere poeman “Haurren 100 hizkuntzak” esaten duen moduan, 100 hizkuntzek adierazteko eta komunikatzeko modu desberdinak ematen dizkigute. Haurrak 100 modu ezberdin dituzte adierazteko eta komunikatzeko, eta hauek Haur Hezkuntzan landu beharko lirateke; Malaguzzi-ren esanetan (1920-1994) “Le hablan de descubrir el mundo que ya existe y de cien, le roban noventa y nueve”. Malaguzzi defendatzen du haurren sormena piztu eta landu behar dela, eta lan hau aurrera eramateko oinarrietako bat da, izan ere, haurren sormena sustatzea eta elementu naturalekin arte eta mundu digitalean barneratzea da, lan honen oinarri nagusienetariko bat.
Lehen azaldu den bezala, antzerkia da lan honen erroa eta horretarako antzezteko zenbait metodo desberdinak landu izan dira, hala nola, gorputz-adierazpenarekin lotutako gaitasunak, pantaila digitalen erabilpena eta komunikatzeko eta adierazteko modalitate desberdinak ere landu dira. Antzerki osoan zehar, ez dago inolako dialogorik beraz, ez-hitzezko komunikazioa indargune bat izango da antzezlan osoan zehar.
Haatik, gizarteak pentsatzen du hitzezko komunikazioa dela baliabide bakarra, baina ez da egia, komunikatzeko beste modu batzuk daude , hala nola; keinuak, erritmoak jarraitzea, jolasak, begiradak, jarrerak… Hau da, ez-hitzezko komunikazioa deritzo. Komunikazio mota hau erabiltzerako orduan, haurrek sentimenduak, irudiak, ideiak eta bestelakoak adierazteko gai izango dira (Vizcarra,2017). Antzerki osoan zehar ez-hitzezko komunikazioa erabiliko da, baina zenbait zarata eta onomatopeiak erabiliko dira, sentimenduak, emozioak eta antzezlanean agertzen diren eguraldiekin lotutako doinuak adierazteko.
Aurrekoarekin lotuta, Haur hezkuntzarako oso garrantzitsua den hezkuntza sail batekin lotu daiteke hain zuzen ere, gorputz-adierazpena. Gorputz-adierazpena izaki biziduna komunikatzeko era bat da; pertsonen gorputzaren barnetik kanporantz doan komunikatzeko tresna delako. Izan ere, horri esker keinuak, jarrerak zein mugimenduak burutzea aukera bat da (Garcia, Perez eta Calvo, 2013). Gorputz adierazpenak oso paper garrantzitsua du proiektu honetan, haurrentzat komunikatzeko tresna egokia delako eta hori esker, sormena eta inprobisazioa lantzen dutelako.
Lan hau aurrera eraman ahal izateko, gorputz adierazpena lantzeaz gain, dramatizazioa landuko da; hau da, antzerki bat sortuko da. Antzerki bat sortzea ,oso egokia da Haur Hezkuntzarako; haurrek imitazioa lantzen dutelako, pertsonaien rolak eta ezaugarriak zeintzuk diren ezagutzen hasten direlako, psikomotrizitate lodia zein fina lantzen dutelako eta gehien bat haien bizipenak zein emozioak adierazteko tresna egokia delako. Haurrak antzerkiaren bitartez zenbait kontzeptu eta eduki berri barneratzen dituzte.
Burutuko den antzezlanean, pantaila digitalen erabilpena oso garrantzitsua da, honekin batera antzerkian agertzen diren pertsonaien ekintzak eta jarrerak nolakoak diren ulertzeko tresna izango da. Hau da, antzerkiko bi pertsonaia nagusiak antzezten dutenean adieraziko dituzten mugimenduekin bat egongo da pantaila digitalaren erabilpena. Gainera, antzerki osoan zehar sortutako estanpazioak pantaila digital batean islatuko dira, baina hori landu ahal izateko teknologiak eskaintzen dituen zenbait baliabide erabiliko dira, adibidez, proiektore bat, musika, fokoak, kutxak, barazkiak, frutak…
Horretarako kontuan hartu ditugu Guerrero, J (2009) esanetan “La tecnología digital ha producido y facilitado cambios en los modos de generación y elaboración de elementos, motivos y patrones para producir estampados”. Aldaketa horiek nabaritu daitezke, gaur egun sortu diren zenbait antzezlanetan eta eskoletan lantzen diren pantaila digitalen inguruko jardueretan hala nola , “Sueños de Arena” antzezlanean , agertzen den pertsonai nagusia istorioa kontatzen duen bitartean, gertatzen zaion guztia pantaila digital batean islatzen du. Hau da, antzerkian pantaila digitalen erabilpenaren bitartez, ikuslegoa istorioan barneratzen laguntzen du. (Ytuquepintas , 2017)
Aurrekoarekin jarraituz, IKT-ek arrisku eta onurak ekartzen dituzte haurren garapenean, baina gaur egun mundu digitala eskoletan ez dauka behar duen garrantzia. horretarako metodologian aldaketa bat egotea beharrezkoa da., Haur Hezkuntzan abantailak egon daitezen. Informazioa eta informatika soilik uler daiteke, balore koherenteetan oinarritutako sistemaren bidez (Junta de Andalucia, 2009-2010).
Ildo beretik jarraituz, IKT-ak eta hezkuntzaren arlo guztiak lotura bat dutela antzeman daiteke, eta proiektu hau gauzatzeko beharrezkoa da pantaila digitalak etateknologiak eskaintzen dituen elementuak ezagutzen hastea eta haiekin lantzea. Kasu honetan, antzerkia gauzatu ahal izateko teknologiak eta artearen arteko elkar lana pisu handia daukanez gero, zenbait artikulu, dekretu eta autoreen ideiak aztertu dira ; “En la seducción, en la emoción, aparecen las imágenes ligadas al sistema simbólico y artístico” (Tresserras, A 2017). Hau da, antzerkiaren barnean koloreak, antzezleak, hondoa, irudiak, objektuak eta pantaila digitalak elkar trukatu egiten dira, osotasun bat sortuz.
Dramatizazioa landu behar da, bizitzaren zenbait esperientzia lantzen direlako eta horregatik Haur Hezkuntzan horrelako metodologia lantzea garrantzitsua da. Dramatizazioak, barne munduaren eta errealitatearen arteko erlazioa ulertzen laguntzen du; honek, eduki, kontzeptu eta baliabide ugari eskaintzen ditu, hala nola, jolastea, esperimentatzea, ez-hitzezko lengoaia ezagutzea, musikan trebatzen hastea, plastika eta arte baliabide berriak ezagutzen joatea, gorputz-adierazpena lantzea, baliabide teknologikoekin esperimentatzea, kontzeptu berriak ezagutzea eta emozioak esperimentatzen hastea.
Honi esker, haurrek balio eta trebetasun sozialak barneratuko dituzte. Honekin batera, sormena, konfiantza eta autoestimua sustatzen da. 3-6 urte bitarteko haurrak hizkuntzaren lehengo pausoak bizi izan ditu. Etapa honetan, haurrek hizkuntza garatzen duten bitartean, irakasleak lagundu eta prozesuan zehar behatuko du. Horretaz gain, ekintzen jarraipena egingo du.
Kontuan izan behar da jolasa eta dramatizazioa elkar trukatzen eta lantzen direla. Jolasa haurren berezko hizkuntza da, honek sormena eta irudimena garatzen laguntzen du, eta bizitako esperientziak partekatzeko balio du. Haur Hezkuntzako dekretuak ( Heziberri 2020237-2015) azaltzen duen moduan, etapa honetan, haurra etengabe jolasten ari da, ekintzak egiten, objektuekin interakzioa eta ingurunearekin erlazionatzen da eta hori jolasaren bitartez egiten du. Jolasak abantaila asko ditu haurrentzat, hala nola, bere burua ezagutzen joatea. Proiektu honetan jolasa eta antzerkia elkar landu egiten dira.
Proiektu honetan garrantzia ematen zaio antzerkiari. Baina zer da antzerkia? Nola landu daiteke Haur Hezkuntzako bigarren zikloan? Haur Hezkuntzarako antzerkia baliabide aproposa da, pertsonen gaitasun pertsonalak lantzen direlako, joko dramatikoen eta askatasunaren bidez (Barbero, 2002). Proiektu hau, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko haurrentzat zuzenduta dago. Lehen azaldu bezala, IKT-an eskaintzen duten zenbait material eta teknologiak garrantzia izango dute antzerki osoan zehar. Antzerki honetan estanpazioa da gehien erabiliko den teknika eta pantaila digitala erabiltzen den bitartean, arte irudi bat sortzeko gaitasuna eskaintzen du; honi esker, haurrei emozioak, sentsazioak eta mundu beri bat erakutsiko zaie.