Carl Warner 1963an jaio zen Liverpool-en, artista, zuzendari eta argazkilaria da.Egunero erabiltzen ditugun jakiekin irudi eta fondo ezberdinak sortzen ditu.
Egun batean, merkatuan zegoela perretxiko batzuk mikusi zituen forma berezi bat sortzen, zuhaitz estralurtar baten antzenkoa. Hori ikusita, beste jaki batzuk hartu zituen( arroza eta frijoleak) eta horiekin etxera abiatu zen. Bertan jaki guztiak mahai batean kokatu eta argazki bat atera zion. Horrela “foodscape” terminoari sorrera eman zion.
2008an bere obrak ezagunak egin ziren aldizkari batean haren argazki bat argitaratu zutenean. Zer egiten du jaki guztiekin horiek erabili eta gero? Gehienak berarekin lan egiten duten jendearekin banatzen ditu eta gainerako etxe gabeko pertsonei ematen dizkie.
Bere Webgunea: http://www.carlwarner.com/
Artista honek barazki eta frutekin, edota beste elikagaiekin egin ahal diren irudiekin inspiratu gaitu. Esaterako, fondoan zuhaitz itxura izango duten brokolietan.
Erakutsi digu egunerotasuneko gauzak ez direla bakarrik ematen dutenerako, eta gauza ikaragarriak egin ahal ditugula. Artista honengandik gure lanerako burua zabaldu dugu. Haren irudiak ikusi besterik ez dago!