Bruno Munari 1907an jaiotako diseinatzaile eta artista Italiar bat izan zen. Diseinu industrialaren eta grafikoaren protagonista garrantzitsuenetarikoa. Horretaz gain, beste hainbat eremutan egin du lan, haien artean haur literaturan, artea arlo honetan isladatuz.
Bere buruari buruzko deskribapena: "Inventor, artista, escritor, diseñador, arquitecto, gráfico, juega con los niños"
Liburu honetan, Munarik barazkiekin jolasten du, erditik zatituz, kolorea sartuz: horrela jaiotzen dira larrosak entsaladan. Uhaza baten zurtoina zigilu bezala erabiliz, konturatu gaitezke uhazan larrosak daudela, azaloreak zuhaitzak izan daitezkela eta tomateak loreak.
Gure K6 lanaren hasierako ideaiak egiteko, Bruno Munariren Rose nell' Insalata liburuan hartu dugu erreferentziatzat. Liburu honetan barazkiekin egindako estanpazio ezberdinak ikusten dira, froga pila bat eginez.
Bideo honetan Bruno Munari eta hainbat ume ikus ditzakegu umeekin esperimentatzen, 3:45 minutuan hain zuzen ere, estanpazioa ikus daiteke, laranja batekin. Guk gure antzezlanean fruta eta barazkiekin estanpazioa egiten dugu.
Liburu honetan Munarik zuhaitzak marrazten "erakusten" du. Estereotipoak apurtzen ditu eta termino argi eta sinpleekin, poetiko eta komikoekin, zuhaitzak nolakoak diren azaltzen du, eta nola marraztu.
Hemen liburua: https://cpb-us-w2.wpmucdn.com/u.osu.edu/dist/2/41305/files/2017/01/Munari-drawing-a-tree-2eyl8fo.pdf