Planetako pertsonen, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza plan bat da, aliantza edo lankidetza bidez aurrera eramatekoa, 2030erako Garapen Jasangarriaren 17 Helbururi begira.
Euskadin esparru desberdinetan lantzen ari da proiektua; hain justu ere, 2018an, Eusko Jaurlaritzak "Euskadi Basque Country 2030 Agenda" onartu zuen. 2018 eta 2019 artean, 2030 Udalsareak "Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen ekarpena Garapen Jasangarriaren Helburuei” txostena eta “TOKIKO 2030 AGENDA. Nola heldu Garapen Jasangarriaren Helburuei tokiko eremutik. Gida praktikoa” argitaratu zituen. Bi dokumentu horiei esker, 2030 Agendari hel diezaiekete udalerriek, hain justu ere, Nazio Batuen Helburuak eta Xedeak Euskadiko udalerrietako errealitatera egokituz. Honela, 2030 Agendak marko komun bat eskaintzen du, maila guztietan garapen jasangarria planifikatzeko.