HONDAR HONDARTZAKO UREN ASTEROKO ANALISIA. Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Autonomia Erkidegoko bainatzeko uren osasun-zaintzako programa egiten du. Arena hondartzaren kasuan, zeregin horren erantzukizuna Ezkerraldea-Enkarterrietako Osasun Publikoko Eskualdeari dagokio. Arena hondartzako osasun-zaintzako programa bainu-denboraldi bakoitzean (aurten ekainaren 1etik irailaren 30era) erabiltzaileen osasuna babesteko helburuarekin egiten da. Horretarako, uraren osasun-egoera, instalazioen eta sarbideen baldintzak eta informazio-sistemen funtzionamendu egokia kontrolatu dira.
Uraren osasun-kontrola astelehenetan egiten diren asteroko laginketen bidez egiten da. Laginketa bakoitzean hiru lagin jasotzen dira: hondartzaren ezkerraldean (Muskiz-PM2), erdialdean (Muskiz-PM1) eta eskuinaldean (Zierbena-PM1). Urteko lehen laginketetako bat Osasun Sailak gainbegiratzen du, laginak biltzeko prozedura betetzen dela ziurtatzeko. Emaitzen berri eman ondoren, uraren kalitate puntuala sailkatzen da, 1341/2007 Errege Dekretuan ezarritako irizpideen arabera.