Garapen jasangarriko proiektua da, pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldekoa
Tokiko 2030 Agenda: Zeharkako plan estrategikoa da, GJHen bitartez, (Garapen Jasangarriaren Helburuak), ekonomia, gizarte eta ingurumen arloak bere baitan hartzen dituena.
Garapen Jasangarriaren Helburuak oparotasuna sustatu eta planeta babestu nahi duten helburuak dira. Helburu berri horiek hiri eta komunitateak jasangarriak, seguruak, inklusiboak eta erresilienteak izan daitezen neurriak hartzera bultzatzen dituzte herrialde guztiak. Agenda 2030a 17 helburu ditu guztira, baina Euskadin 17+1 ditugu. Azken horrek hizkuntza- eta kultura-aniztasunari dagokio. Muskizen, GIHen irismena eta edukiak tokiko testuingurura eta eskumenetara egokituko dira.
Tokiko ekintza planak eta udalerriko beste plan batzuek zehazten dituzten udal adierazle batzuetan oinarrituta, Garapen Jasangarriaren Helburuei dagokienez Muskizek gaur egun duen egoera azter liteke. Gai honi buruzko informazio gehiago jakin gura baduzu, sartu Baliabideak orrian.
Aurrerapenei, ekintzei, prozesu parte-hartzaileei eta abarrei buruzko informazio eguneratua aurkitzeko jo ezazu Albisteak orrira.
Proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, bidali mezu bat ingurumena@muskiz.com helbidera.