TINKERCADekin ikasten
TINKERCADekin geometria, diseinua 2D nahiz 3D eta pentsamendu konputazionala ikasten
TINKERCADekin ikasten, elkarrekin
Proposamen honek Geometria 2D eta 3D landu nahi ditu, inpresora 3Drako diseinuak eraikitzen, bi eratara: lehenengo, diseinuak ohiko eran sortuko ditugu, ordenadorearen teklatua eta xagua erabiliz eta, ondoren, kodigo-blokeen bitartez . Bide horretan, hiru geoplano eta rosetoi bat sortuko ditugu hasieran diseinatzen eta ondoren programatzen. Horrela diseinu eta programazioa uztartuz Geometria 2D eta 3D lantzeko guztiz aproposa den TINKERCAD programaren aukerak lantzen joango gara, Pentsamendu konputazionalaren garapena indartu nahi duen bide bat ehunduz.
3D Diseinurako sarrera Tinkercadekin
Kodigo-blokeen bitarteko programazioarako sarrera Tinkercadekin
Taula karratu batean koordenatu sitemen ardatzak eta 9x9 puntuetako trama karratu bat eraikiko dugu
Taula karratu batean puntuetako trama isometriko bat marratuko dugu puntuen arteko distantzia 1 izanik.
Taula karratu batean puntuetako trama zirkular bat eraikiko dugu, barrutik kanpora puntuen arteko angeluak 90º, 45º, 30º eta 10º izanik.
Taula karratu batean rosetoi bat marratuko dugu Donostiako San Bizente elizakoan inspiratuz.
Galdetuiguzu edo bidali zure lana
Kontakatatu gurekin galdetzeko edo zure lana partekatzeko