Ikastaro labur honen helburua pentsamendu konputazionalera hurbiltzea izango da bide horretan bi prozedura uztartuz, 3D diseinua eta programazioa, ingurune grafiko batean eta gure ikuspegi bi eta tridimentsionalak garatzeko. Sarrera bat eta lau adibideen bitartez figurak bi bidetik osatu daitezkeela baieztatuko dugu: orain arte zabalduena izan den ohiko ordenadorez lagunduriko diseinua, ordenadorearen teklatu eta xaguaren erabileran oinarrituz, eta bestea, gaur egun pil-pilean dagoen bloke-kodigoen bitarteko programazioa zeinak pentsamendu konputazionalera hurbilduko gaitu.
Beraz gure helbura da diseinu geometriko 2 eta 3Dtik pentsamendu konputazionalera hurbiltzea.
3D diseinuan edota programazioan, ikuspuntu geometriko batetik, hasi nahi duen edonontzako. Landu daitezkeen curriculumaren alderdiak STEAM esparruarekin zuzenean erlazionatutakoak dira Artearen A izkia barne eta, batez ere, Matematikaren Ma. Bertoko adibideak etapa eta edade desberdinetako beharretara molda daitezkela uste dugu.
Bi bide jorratu ditzakegu: lehenegoak diseinuak ohiko eran sortzera eramango gaitu, ordenadorearen xagu eta teklatuarekin gorputzak sortzera, alegia. Horretarako TINKERKADek eskeintzen digun "Diseño 3D" tresnaz baliatuko gara. Baina proposamen osatuagoa izango da aurrekoari figura geometrikoen eraikuntza berri bat gehituko diona, hau da, kodigo-blokeen programazioaren bitartez pentsamendu konputazionalera hurbilduko gaituena bitarteko grafiko eta interaktiboez baliaturik.
Bai. Diseinuak bukatu ondoren exportatu ahal izango ditugu .stl formatoan eta inpresio 3Drako software batekin tratatuko ditugu, Cura bezalako batekin. Software horrek objetua laminatu egingo du eta .gcode formato batera eraldatuko du eta azken hori izango da 3D inoresorak erabiliko duena inoresioa gauzatzeko.
Kontaktatu eta dudak elkarrekin ebazten saiatuko gara