Gela osoa Kunartera bi egunetan hurbildu ginen eta harrigarria izan zen bertan bizi izan genuena.
Hasteko, aurkezpenak egin genituen eta gero haiek haien bideoak jarrita azalpenak ematen hasi ziren. Hori gustatu zitzaigun azalpenak emateaz gain gure parte hartzea eskatzen zutelako. Ondoren, korda txiki bat eman ziguten eta horrela lehenengo jarduera hasi zen. Korda hori korapilaruz forma bat lortu behar genuen, gure bizitzarekin erlazionatzen genuena. Horretaz gain, paper zuri batean marrazkiak egin behar izan genituen gure bizitzako oroitzapenak izango zituena. Era horretan, behin hitz eginda hortik zelan ideiak lortu ahal direzen ikusi genuen.
Ondoren goiko solairura igo eta pilo bat jolas burutu genituen. Hasteko, korro handi batean gure izenak esan genituen aurkezpen moduan, honetan nahi genituen pausak egin ahal genituen mugimenduen laguntzarekin. Ondoren, "Esta es la historia de..." jolasera jolastu genuen. Honetan, korroa mantendu genuen eta bat korro erdira sartu behar zen. Improbisazioaren bidez nahi zuen pertsonei ze istorio kontatzen ari zen esaten zion. Istorio mota desberdinak agertuz.
Gero espaziotik ibiltzen hasi ginen. Honetan oso azkar ibili behar ginen, baina besteekin oztopo egin gabe. Horrela pauta desberdinak eman eta oso ondo pasatu genuen. Horren ostean, oihal batzuk hartu genituen, honetarako bikoteka jarri ginen eta bikoteak oihal horrekin lotuta zeuden. Lotuta zeudenez forma desberdinak egin behar izan genituen. Behin forma desberdinak edukita, horiek batu eta istorio bat asmatu behar genuen. Irduimena primeran landu genuen.
Irudimenaren ildotik jarraituz, paper bat hartu genuen. Haiek hitz bat esan zuten "MODA" eta horrekin zerikusia zuten hitz guztiak orrian apuntatu izan behar genituen. Era horretan, hitz mordoa agertu ziren bakoitzari hitz desberdinak etortzen zitzaiolako burura. Jarduera hau ideiak hartzeko primerakoa zen. Jarduerekin amaitzeko, gela bi taldeetan banatu genuen eta talde bakoitzak espazio bat antolatu behar zuen bertan zegoen materialarekin. Bertan oihalak, liburuak, uztaiak... zeuden. Horrela bi espazio sortu genituen haurrek bertan jolasteko.
Amaitzeko zoragarria iruditu zitzaigun "EHUNA" izeneko obra aipatu behar dugu. Honetan sartzeko giltz berezi batzuk eman ziguten, umeekin egiten duten berdina guk ikusteko. Bertan, oihalekin eta dantza eginez egin daitekeen primerako obra ikusi genuen. Horrela, bi nesken artean interakzioa ematen zen oihalei funtzio desberdina emanez. Asko gustatu zitzaigun obra eta gure proiektua aurrera eramateko primerakoa iruditu zitzaigun irteera hau!