Itzal txinatarrak, gure gorputza edo objektuak erabilita sortzen diren itxalak dira. Horretarako, beharrezkoa da Argi iturri bat izatea eta izara zuri bat. Gure gorputza edo objetuak erdian ipiniz lor dezakegu itzal horiek. Behin lortuta itzala, posiblea da distantziekin jolastea ikusleak itzalen pertzepzio desberdinak izan dadin.
Hemen jarraian dago gure taldeak egindako antzezpena:
Guztiz ilunduta dagoen gela batean, argi ultramorern laguntzaz kolore fluoreszente eta zuriak diren objektu desberdinak ikusten ditugu. Teknika honen bidez lortu daiteke antzezpen batean gertatzen diren akzio guztiek garrantzi handiagoa izatea eta ez ekintza horiek egiten duten pertsonek.
Hemen jarraian dago Swimmers taldea egindako antzezpena:
Argi kutxak, ipuin kontaketa beste metodo bezala har dezakegu. Haur Hezkuntzan jorratzeko oso egokia da haurren atentzioa azkar jasotzen duelako. Itzal txinatarretan bezala argi bat behar da, baina kasu honetan objektuekin egingo dira itzalak. Aukera dago kutxa apaintzeko liburuaren testuinguruaren idei desberdinak emateko lehenengo begirada batekin. Baita ere koloreekin jolastu ahal da itzalak egiterako momentuan.
Hemen jarraian Swimmers taldeko kideek egindako antzezpenak:
Gorputz hizkuntza irakasgaiarekin amaitzeko, azken klaseetan gorputz adierazpenarekin zer ikusia duen beste kontzeptu bat landu genuen. Kontzeptu berri hau dantza izan zen. Dantza, sentimenduak, emozioak edota mezuak transmititzeko balio duen mugimendu desberdinen batura dela esan dezakegu. Dantza landu genuen bi saioetan, ikusi genituen dantza mota desberdinak eta dantza hauekin musika desberdina ere. Aldi berean ikusi genuen nola dantza sinple batekin askatasun idei bat transmititu daiteke edo beldur ideia bat ere. Azken finean dantzak mugimendu desberdinak baino askoz gehiago izan daitezke, komunikatzeko modua.