Atal honetan, marko teorikoan sartu izan ditugun puntu ezberdinak jorratuko dira laburki. Horretarako, hasiera txiki bat emango diogu irakurriko denari zentzua emateko eta irakurlea kokatzeko:
Haur Hezkuntzan, haurrei hizkuntza mota guztiak eskaini behar zaizkie haien mundu emozionala adierazteko. Jolasa, antzerkia, adierazpen dramatiko eta gorputz adierazpena irakasleak erabili behar ditu ahalik eta gaitasun gehien garatu ahal izateko. Piklerren (1984) ustez, umeei askatasuna utzi behar diegu eta ume bakoitzak bere esperientzia propiotik bere gaitasunak garatu. Beste alde batetik, uste dugu musikak garrantzi handia duela. Musikaren bitartez, memoriaren garapena, entzumenaren garapena, sinkronizazioa, atentzioa, parte hartzea eta taldeen zentzua lantzen dute umeek (Diaz, 2004).
Haurrek bizitzaren lehenengo urteetan motrizitatea erabiltzen dute eta haien hizkuntza gorputz adierazpena da. Honen bitartez, sentimenduak, nahiak, emozioak… adierazten dituzte momentu orotan. Haur Hezkuntza, umeei lagundu behar die gorputz adierazpen hori ondo garatzen eta horren bitartez gero eta esanahia handiagoa duten mugimenduak adierazten (Cáceres, 2010).
Gizakia bera adierazpena da: bere keinua, bere begirada, bere ahotsa, bere irribarrea… baita bere isilunea eta bere gelditasuna ere, bakoitzaren barne munduko eduki anitzak itzultzen dituzte (Aymerich, Farreny-en, 2001).
Mayor-ren (1987) oinarrituz, jolas dramatikoa horrela definitu dezakegu: interaktiboa, elkarrekikoa eta sinkronizatua den egoera bat da non haurrek hainbat rol desberdin hartzen dituzte. Rol hauek hartuz, lor dezakete ikuspuntu desberdinetan ipintzea haien burua objektuak, beste pertsonak edota ekintzak moduan adieraziz. Beste definizoak aurkitu ahal dira esaten dutenak jolas dramatikoa, ikaskuntza ibilbide bat dela zein eduki didaktikoak dramatizazioaren bitartez garatu ahal den (Farreny, 2002).
Ortiz-ek (2002) esan zuen bezala, jolas dramatikoa edo dramatizazioa egokitua egon behar da pertsonaien sorrera eta espazio eszenikoa sorrera sustatzeko.
Gure proposamenean musikak garrantzia handia izango du Haur Hezkuntzan ezinbestekoa delako. Sagreten (2003) ustez, musikak haurrengan memoria, arreta eta kontzentrazio-gaitasuna areagotzea eragiten du; adierazteko modu bat da; haurren irudimena estimulatzen du; dantzarekin konbinatzean, zentzumenak, oreka eta muskulu-garapena estimulatzen ditu.
Are gehiago, memoriaren garapena, entzumenaren garapena, sinkronizazioa, atentzioa, parte hartzea eta taldeen zentzua lantzen dute umeek (Diaz, 2004).
Adierazpen plastikoa eta bisuala komunikazio-modu bat da, haurrek beren sormena eta adierazpen-gaitasunak indartzea ahalbidetzen duena. Haurren adierazpen artistikoak, esperimentazio askearen bidez, beren barne-mundua, sentimenduak eta sentsazioak irudikatzeko aukera ematen die, irudimenaren, fantasiaren eta sormenaren bidez, aldi berean egitura eta baliabide berriak esploratuz (Andueza, 2016).
Eskolan fokoa jarriz, esan beharra dago ikasgaian arte-trebetasunen garapen espezifikorik lortu nahi ez dela, ezta ikasgelan "giro pedagogizatu" gisan zentratzea ere. Ikasleengan giro erakargarri eta motibatzailea sortzeko gaitasuna sortu nahi da, (Montessoriren estiloan estimulatzea), esperimentaziorako prestatua, bereziki sentsoriala, afektiboa, harremanezkoa eta funtsezko ardatz batekin: estetikoa. Haurrei, oro har, kolore biziak, forma definituak, erliebe eta ehundura sentsazioa ematen duten objektuak, pertsonaien eta familia lekuen errepresentazioa, mugimendu, jarrera, emozio desberdinak eta konposizio errazak erakartzen dizkiete, hau da, eguneroko bizitzarekin eta norberaren gorputzarekin zerikusia duten xehetasun txikiak (Raja, 2013).