Gure obran tribu batean egiten den jaiotzaren errituala ikusiko da. Horrela tribuko kide desberdinak ikusiko dira, jaiotza ikusiko da eta dantza desberdinak egingo dira. Era horretan, gorputz adierazpena eta musika asko landuko dira. Publikoarekin interakzionatzen saiatu gara umeak obran gehiago sartzeko eta beldurrak ez edukitzeko.
1. Agerraldia.
Tribuko 6 kideak espazioan zehar sakabanatuta egongo dira. Bakoitzak hurrengo zerrendan ageri diren rol edo zeregin bat edukiko du tribuan: haurdun dagoen emakumea, emagina, ehiztaria, txamana, arkitektoa eta azkenik sukaldaria.
Obran, tribuko kide guztiak beltzez eta horia, gorria eta laranja den gona batekin jantzita egongo dira. Hauek eguzkiaren koloreak adieraziko dute. Horretaz gain, hanketan denek lastosko fleko batzuk izango dituzte. Obraren hasieran denak izoztuta egongo dira eta hasiera Txamanak emango du bere makilarekin bi kolpe emanez. Ondoren arkitektuak jarraituko dio bere makil txikiekin 3 kolpe emanez. Txamanaren erritmora sukaldaria gehituko zaio eta arkitektoaren erritmora emagina. Horrela erritmo bat sortuko da (ta ta tatata). Erritmo horri osotasuna emateko ehiztariak euri tubo batekin erritmoaren ostean soinua egingo du.
Haurdun dagoen emakumea (C pertsonaia) Eszenatokitik ibiltzen egongo da. Soinekoa jantzita edukiko du eta haurdun dagoela errepresentatzeko oihalak gordeta edukiko ditu soineko barruan. Oso mugimendu geldoak eta lasaiak egingo ditu, noizbait bizkarreko mina duela eta nekatuta dagoela adieraziz. Mugimendu geldo hauek esku bat sabelean beti edukiz egingo ditu, bere umea uneoro babesten duela ikusleei ikustarazteko asmoz.
Etxea A B
D
E
F C
Emagina (D pertsonaia) eszenatokiaren eskumaldean egongo da kokatuta, saski bat eskuetan duela. Arkitektoa egindako erritmo berarekin aktibatuko da. Horrela, erritmoa mantenduz (soinua gaztainak saski baten barruan dituelako egingo du) pixkanaka publikoarengana hurbilduko da estrategikoki lurrean kokatuta egongo diren belarrak batzen eta bere saskian sartzen dituen bitartean. Publikoarekin lehenengo aldiz interaktuatzeko, belar batzuk hautatuko ditu. Belar hauek balio ez dutela adieraziko du gaitzespen aurpegia jarriz eta eskua zabalduko du publikoari begira dituen belarrak putz eginez. Saski barruan geratutako belarrak, sehaskan jarriko ditu arkitektoak sehaska amaitzean. Ondoren, bere saskiarekin bat atzerantza mugituko da publikoari sorbalda ez emateko. Sukaldariaren (E pertsonaiak) albotik pasatzean, saskian gorde dituen espezie batzuk emango dizkio janariari botatzeko.
Etxea A B
D
E
F C
Ehiztaria (A pertsonaia), ezkerrean bigarren planoan agertuko da euria sortzen duen instrumentu batekin. Azkena aktibatzen izango da eta bere soinua guztiz desberdina izango da, beste bi erritmoak osatuko ditu.
Etxea A B
D
E
F C
Txamana (B pertsonaia), eszenatokiaren erdi-erdian egongo da bere aulkian eserita, liderra dela eta tribuko boteretsuena dela ikusleak ikus dezan. Txamana obrari hasiera emango dio. Honek bere makil handiarekin erritmo bat markatuko du (bi golpe). Honekin, liderra tribu osoa aktibatzen duela ikustea nahi dugu.
Etxea A B
D
E
F C
Arkitektoa (F pertsonaia), eszenatokiaren ezkerreko aldean egongo da lehenengo planoan. Bere zeregina, haurrarentzako sehaska bukatzea izango da, sehaska ondoren erritualean amari eta haurrari oparituko diotelako. Arkitektoa bigarrena aktibatzen izango da, baina txamanaren erritmo bera egin beharrean 3 kolpe egingo ditu bere ostean. Horrela tribu guztiko kideak erritmo bat sortuko dute.
Etxea A B
D
E
F C
Sukaldaria (E pertsonaia), eszenatokiaren erdialdean egongo da kokatuta, sutearen alboan hain zuzen ere. Bertan, tribuko kideentzat sukaldatzen egongo da. Hori errepresentatzeko, lapiko bat egongo da sutean. Koilara handi batekin, lapikoan dagoen janariari birak ematen egongo da (erlojuaren orratzen norabidean). Sukaldariak Txamanak egindako erritmoa eginez aktibatuko da, hau da makinarekin lapikoan bi kolpe emanez. Noizbehinka, koilara mugitzeari utziko dio, emaginak lehenago emandako belarrak (espezia desberdinak) lapikora botatzen eta soinu desberdinak eginez (“wha!”, “sha!”, “ja!”...), hizkuntza asmatua erabiliz.
Etxea A B
D
E
F C
2. Agerraldia
Tribuko kide guztiak erritmoak egiten ari direnean, sukaldaria konturatuko da amak urak apurtu dituela eta atzamarrarekin seinalatuko dio emagina begiratzen duen bitartean. Emaginak eta sukaldariak amarengana hurbilduko dira eta lagunduko diote etxerantz joaten eta hona heltzen direnean amak lurrean etzan egingo da eta hirurok izoztutak geratuko dira. Momentu horretan arkitektoa, txamana eta ehiztaria aktibatuko dira eta haien artean hizkuntza asmatuaren bidez umea jaiotzear dagoela komunikatuko dira, beraz sutearen inguruan dauden musika tresnak (marakak) hartuko dituzte eta etxearen aurrealdean jarriko dira. Bertan koreografia bat eramango dute aurrera, honetan arkitektoa erdialdean egongo da eta bere alboetan ehiztaria eta txamana kokatuko dira.
Hasieran finko egongo dira, mugimenduak dauden lekuan egingo dituzte. Arkitektoa bere gorputz enborra zirkuluan mugituko du gorantz eta beherantz begira eguzkiari otoitz egiten umea indartsu eta sendo jaio dadin. Ehiztariak eta txamanak berriz bi mugimendu egingo dituzte marakekin; GORA eta BEHERA. Bi mugimendu hauetan 3 aldiz astinduko dituzte marakak eta bat bukatzerakoan bestea egitera pasatuko dira. Gorantz egiten dutenean eguzkiaren indarra hartuko dute eta beherantz egiterakoan eguzkiak proportzionatutako indar hori umeari botako diote. Ondoren ehiztariak oihu bat botako du eta hankarekin gogor zapalduko du lurra eta ilaran eszenatokiaren zehar mugituko dira hirurok marakekin gora eta behera eginez eta publikoaren aurrealdean geldituko dira dantza eginez denbora pixka bat, gero berriro ilaran jarriko dira eta etxera heltzerakoan izoztutak geratuko dira.
Momentu horretan emaginak eta sukaldariak ama lurretik altzatuko dute erditzeko zorian dagoelako eta zutik daudenean makina bat eratuko dute (amak oihu egingo du, emaginak bunba esango du eta sukaldariak tss amaren sorbalda ikutuz). Makinak gero eta erritmo gehiago izango du, horrela umea jaio egingo da.
3. Agerraldia
Sukaldaria etxetik aterako da haurra besoetan daukan bitartean, emagina eta ama etxean egongo dira atsedena hartuz. Honek haurra txamanari eramango dio, pintura hartu hurbildu eta txamanak aurpegia margoztuko dio umeari ongi etorria emateko eta gaitzetatik babesteko. Momentu berean arkitektoak eta ehiztariak tuboak hartuko dituzte eta poza handiarekin saltoak emango dituzte txamana eta haurraren inguruan soinuak eginez. Honek dena ondo joan dela adieraziko du. Momentu honetan, txamana haurra besoetan duen bitartean eszenatokiaren aurrekalderantz mugituko da eta ehiztaria, arkitektoa eta sukaldaria bigarren planoan geratuko dira txamanaren atzekaldean. Han txamanak besoak gorantz igoko ditu haurra eusten duen bitartean, zerua eta eguzkiari haurra erakusteko ohitura esaten duen moduan. Orduan Txamanak hurrengo hitzak esango ditu ¨Nants ingonya babakithi baba¨ eta ehiztariak, arkitektoak eta sukaldariak atzetik koro moduan arituko dira honako hau esanez ¨aaaaaaa ingonyama ingonyama¨ haien jainkoa, eguzkia, haurra ezagutzeko eta tribuko kide moduan har dezan. Bitan errepikatuko dute eta bigarren aldia bukatu bezain pronto izoztutak geratuko dira segundu batzuk.
Hori egin orduko, Txamana haurra bere amarengana eramango du. Besoetara itzuliko dio mugimendu geldoen bitartez eta amak haurra eskuetan duenean etxetik alde egingo du. Momentu horretan Txamanak arkitektoari, emaginari, sukaldariari eta ehiztariari festa/erritualarentzako prestatzera joateko esango die hizkuntza asmatuaren bidez(Sutea egiten, erritualeko arropa jartzen, margoak prestatzen aurpegia eta gorputza margozteko, maskarak hartzen... ). Momentu horretan guztiak joan, txamana bere kareta berezia jarriko du eta eszenatokian zehar mugituko da soinuak eginez. Momentu honetan txamana boterea izango du, magikoa izango balitz moduan jokatuko du eta eguna izatetik gaua egingo du bere hitz eta keinu magikoekin.
4. Agerraldia
Txamana eszenatokiaren erdialdetik irrintzi moduko bat egingo du eta tribuko kideak korrika eta salto baten bidez agertuko dira izoztuta geratzen direlarik. Hauek lepokoak (makarroiekin egindakoak eta gonaren kolore berekoak) eta maskarak bizkarrean izango dituzte. Txamana albo batean eta eszenatokiaren aurrean kokatuko da ikusleengandik hurbil egoteko. Horrela banan banan kideei deitzen hasiko da. Hauek hurbilduko dira eta txamana aurpegia margoztuko die erritualarentzat prest egoteko. Kideak margozterakoan hauek erreberentzia egingo diote eta ikusleari begiratuko diote hauek aurpegia ikusteko.
Behin margoztutako daudelarik, etxearen atean jarriko dira bi alde batean eta beste biak bestean. Horrela txamana erdian jarri eta bi kolpe emanez ama deituko du. Momentu horretan laurak antortzak goian edukiz aguatxuaaaa, aguatxueee, aguatxuoooo esan eta antortzak lurrean utziko dituzte. Momentu horretan ama etxetik irten eta sortutako korridoretik joango da Txamarengana.
Txamana haurraren aurpegia eta amaren aurpegia margoztuko ditu eta sutearen alboan esertzeko aginduko die hizkuntza asmatuaren bidez. Momentu horretan beste guztiak triangelu posizio hartuko dute eszenatoki osoan, baina aurreko biek aurpegia emango diote publikoari eta atzeko biek bizkarra emango diote, haka dantza egingo da. Txamanak bokalak esango ditu eta bokal bakoitzean mugimendu bat egingo da (eskumako hanka aurrera, ezkerreko hanka aurrera, eskumako besoa gurutzatu, ezkerreko besoa gurutzatu, eskumako besoa igo, ezkerreko besoa igo, kolpe eskumako besoan, kolpe ezkerreko besoan eta buelta saltoarekin). Koreografia honetan efektu bisuala egongo da maskarak bizkarrean jarrita ditugulako, beraz salto egitean maskara batzuk desagertu eta beste batzuk agertuko dira. Dantza honek jolas bat suposatzea espero dugu bokalak esaten ditugulako. Horretaz gain, haurra indartsua izateko eta gaitz guztiak beldurtzeko egiten da.
Ondoren haka bukatzerakoan, borobil bat osatu eta denak saltoak ematen hasiko dira ama eta haurraren inguruan ongi etorria emateko. Dantza bukatuko da Txamana lurrean kolpe bat ematen duenean, momentu horretan beste guztiak lurrean makurtuko dira erreberentzia egiten. Denak geldi geratuko dira eta Txamana momentu horretan arkitektoak sortutako sehaskara hurbilduko da eta hartuko du. Hartzerakoan soinua egingo du sehaskak dituen kaskabiloekin eta emakuamearen aurrean jarriko du. Amak publikoaren aurrean haurrak sehaskan utziko du. Momentu horretan denek haurra inguratuko dute eta amak sehaskak dituen kaskabiloak jotzen dituen bitartean arkitektoak balleta dantzatzen hasiko da. Dantza honekin lasaitasuna errepresentatu nahi dugu umea lo geratzeko. Balleta dantzatzen duen bitartean kideen gonak ikutu ditu hauek gona kentzeko eta musika tresna guztien inguan jartzeko hauek eguzki izpiak izango balira bezala. Dantza bukatzerakoan umea lo dagoela adieraziko da, beraz isilik egiteko keinua egin (ezpainetan atzamarra jarri eta sh esan) eta publikora hurbilduko dira guztiak Txamana izan ezik. Txamana eszenatokiaren erdian egongo da besoak mugiaraziz denak gonbidatzen beste guztiak karetak eta daukaten lepokoak banatzen dituzten bitartean. Publikoak musika tresnekin jolasteko denbora izango du.