K6-a egin ahal izateko gure lehenengo erabakia, nondik abiatu behar ginen izan zen. Lau aukera genituen: objektu batetik abiatu, bizipen batetik abiatu, istorio batetik abiatu edo artelan batetik abiatu. Horretarako "Brain storming" bat egitea beharrezkoa izan zen gure ideiak aurkezteko eta hor erabakitzeko zer egingo genuen. Honetan, idei desberdinak agertu zitzaizkigun, baina ideiak garatu ondoren eta aukera anitzak ikusterakoan objektu batetik abiatzea erabaki genuen. Aukera desberdinak eskaintzeaz gain, sinpletasun bat ere zuela uste genuen. Hau izan zen "Brain storming" honen emaitza:
Idei guztien arteko onurak eta ahuleziak ikusi ondoren, hau izan zen gure proiektuaren proposamena:
Proiektu honetan, Willyren, 3 urteko ume baten, amets bat kontatzen da. Willy beharrezkoa du arranbera lokartzeko, honen bitartez lasaitzen delako eta atxikimendu objektu moduan duelako. Beraz lokartu eta bere ametsa ikusiko dugu. Amets honetan, arranberak munduko hainbat lekuetara bidaiatzeko aukera ematen diote. Hau dela eta kultura, espazio, arranbera eta hauek erabiltzeko era desberdinak ezagutuko ditu, beti ere esperimentazioaren eta jolasaren bitartez.
Proiektuan kaosetik ordenera joango gara. Hasierako herrialdeetan dena desordenaturik ikusiko dugu eta gehiago esperimentatuko da. Denbora aurrera joan ahala ordena lortzen joango da eta proiektuari amaiera emateko dena ordenatuta egongo da instalazio bat sortuz. Proiektuan zehar erritmo eta dantza desberdinak ikusiko ditugu, baita eraikuntzak eta margoketa ere.
Lehenengo idei honetan, landuko genituen herrialdeak, Brasil, Kenya, Italia eta Japon ziren. Heriade bakoitzean gauza desberdinak ikusiko ziren. Hainbeste ideia izan ostean, zailtasun maila nahiko handia zela ikusi genuen eta aldaketa batzuk egitea beharrezkoa zen. Hori baino lehen, hau izan zen lehenengo honetan jarraituko genuen gidoia:
Hasiera
Proiektorean logela bat ikusiko da, honetan oso argi gutxi egongo da. Bat-batean eszenatokiaren atzekaldetik aita eta bere semea eskutik helduta agertuko dira. Eszenatokiaren erdian manta bat botata egon da, ohea errepresentatzen. Aitak semea eskutik helduta ohera arte eramango du eta bertan sartuko du. Momentu horretan umea negarrez hasiko da eta aita lasaitzen saiatuko da. Lasaitzen ez dela ikusita arranbera gerturatuko dio eta haurra arranberarekin soinuak egiten hasiko da. Hasieran soinuak intentsitate handikoak izango dira eta haurra lasaitzen den bitartean soinuak intentsitate gutxikoak bilakatzen joango dira haurra lo geratu arte. Lo geratzean ez da soinurik egongo eta argiak itzaliko dira. Momentu horretan proiektorean munduko mapa agertuko da eta bidaia hasiko da, aldi berean musika ametsa adierazteko entzuten hasiko da.
BRASIL
Proiektorean munduko mapa ikusiko da, bertan mugimendua egongo da eta Brasilen jauziko da paisaia bat proiektorean finko geratuz. Mugimendu horretan ibilgailuari garraio funtzioa emango zaio. (abestia)
Eszenatokian arranbera desberdinak eta musika kutxa botata egongo dira. Bertan bi pertsona (bidaiatzen daudenak) jauziko dira, argi iluna egongo da eta bi hauek arraro sentituko dira (mugimendu lasaiak eta aurpegi harrituarekin). Biak euren artean begiratzen joango dira eta batek arranbera bat hartuko du. Bestea urrunetik begiratzen geratuko da eta soinua entzuterakoan makurtu eta izututa geratuko da bola bat eginez. Bestea (musika-jolea) soinu desberdinak egingo ditu eta gorputza bakarrik mugitzen hasiko zaio (hankak, besoak..).
Besteak kuriositatez beste arranbera bat hartuko du eta gauza berdina pasatuko zaio, hau da gorputza bakarrik mugitzen hasiko zaio.
Biak mugimenduan egonik oztopo egingo dute eta bi arranberak botako dituzte. Horren ostean ez dute berriro soinu berdina entzun nahi, hori probatzeko oinarekin arranberak mugitzen hasiko dira eta ez dutela nahi adieraziko dute eskua atzera botaz. Baina bat-batean kutxa ikusiko du batek eskina batean. Bertara hurbilduko da eta kutxarekin esperimentatuko du. hasieran arranbera moduan mugituko du eta soinurik ez duela egingo ikusiko du . Horrela interesgarri aurpegia jarriko du eta kutxa laztantzen hasiko da. Pentsatzen (eskua ahoan jarriz eta zerura begira) geldituko da besteak arranbera desberdinak probatzen jarraitzen duen bitartean. Pentsatzen duen bitartean harrijasotzailea izan balitz moduan egingo du asko pisatzen duela ikusiz sorbaldan jarri eta berriro lurrean jarriko du. Horren ostean buruan jarriko du txano moduan, besteak hori ikusterakoan harengana hurbilduko da eta kutxari kolpe bat emango dio. Biek konturatuko dira soinua atera egin dela eta aurpegiaren bitartez harrituta daudela ikusiko zaie (ahoa irekita eta bekainak igota dituztela).
Ondoren kutxa lurrera jaitsiko dute eta kolpeak emanez soinua ateratzen joango dira esperimentazioaren bitartez kutxaren alde guztietan. Esperimentazioaren bitartez erritmoa ateratzen joango dira eta orduan batek itxaroteko esango dio eskuarekin eta arranbera bat hartuko du eta kutxaren erritmora sartuko da, bien artean melodia brasildar bat eratuz. Musikaren erritmoz arranbera jotzen duena mugituko da eta eszenatokitik irtengo soinua joaten den bitartean. Orduan kutxa jotzen duena konturatzen da arranberaren soinua desagertu dela eta bakarrik egotearen ezintasuna adierazten du (bueltak ematen ditu eszenatokiaren zehar nora joan jakin gabe).
KENYA
Proiektorean sabana ikusiko da, bertan elefanteak eta jirafa ikusiko ditugu zuhaitzen artean. Eszenatokian soilik Brasiletik etorritako pertsona egongo da eta noraezean ibiliko da alde batetik bestera. Bat batean Kenyako tribu bateko bi pertsona (Bumba eta Benbe) agertuko dira eszenatokiaren atzekaldetik eta isilean inolako soinurik egin gabe mugituko dira mugimendu geldoak (bestea ez ikusteko mugimenduak)eginez. Mugimendu horiek egiten dauden bitartean Brasiletik etorritako pertsonari ez diote begirada kenduko. Aldi berean bien artean begiratuko dira eta besteari seinalatuko diote (begi oso irekiak izango dituzte, bekainak altxatu izango dituzte). Momentu batean Brasildarra buelta emango du eta korrika eginez eszenatokiaren alde batera joango da. Bumba eta Benbe berarengana hurbilduko dira, berari bueltak eman eta daraman arropa ikutzen hasiko dira. Horretaz gain ilea eta aurpegia ikutuko diote kuriositatea edukiz. Momentu horretan Brasildarra beso bat mugituko du eta Bunba eta Benbe bere geziak (arranberak) aterako dituzte beldurrez (salto bat emango dute atzerantz). Brasildarrak momentu horretan haiengana hurbiltzen saiatuko da bi besoak haiei luzatuz. Beraz momentu horretan Bunba eta Benbe harengana hurbilduko dira berriro besoak ikutuko diote eta pertsona on bat dela ikusterakoan geziak gordeko dituzte. Onartu dutela adierazteko masailean bi lerro margotuko diote.
Horren ostean, eskutik hartuko dira hirurak Brasildarra erdian egonik. Horrela geziak atera eta ehiza egitera joaten dira. Bidean suge baten soinua entzungo dute (irudi izoztuak), beraz eszenatokian bueltak ematen hasiko dira larrituta batek sugea ikusi arte. Ikusterakoan harengana joan eta eszenatokira irtengo da sugea haien atzetik joanez (abiadurak). Momentu honetan Bunba eta Benbe oihuka hasiko dira eta Bunbaren atzean joaten den bitartean Benbe ostiko bat emango dio sugeari. Orduan, sugearen soinua entzuten ez dutenez, lasaituko dira eta ehizarekin jarraituko dute. Berriro mugimendu geldoak eginez mugituko dira eszenatokian zehar. Bat-batean lehoi bat ibiltzen agertuko da soinurik egin gabe eszenatokian eta hiruren atzetik ibiliko da. Horrela eszenatokian bueltak emango dituzte eta lehoia ikusleen aurretik pasatuko da. Gero ehiztariak lehoia ikusiko dute eta inguratuko dute. Bertan gatazka bat egongo da ehiztariak heziak mugituko dituztelako (aurrera eta atzera) eta lehoiak erasoak egiten saiatuko delako (hanka batekin zarpazoak eman). Gatazkaren ostean ehiztariak gailenduko dira eta hipnosi kolonbiarraren bidez lehoia haien herrialdera eramango dute. Bertan lehoia erdian dagoelarik haien dantza egingo dute.
Kenyatar batek dantza egiten nekatuko da eta besteak dantzan jarraitzen duten bitartean eskuak burura eraman oihuka egingo du eta argiak amatatuko dira. Horrela garraio bat irudikatu eta bidaiatuko du.
ITALIA
Argia itzali eta testuingurua aldatuko da. Bat-batean iratzargailu bat (sonajerada) entzungo da eta argiak piztean bidaiaria ezezagun baten etxean dagoela ikusiko dugu. Bertan, gizon bat ohetik esnatuko da eta bere etxetik zehar (proiektoreak islatuko duena) plano eta liburuak ikusiko dira, arkitektoa dela ikusaraziko dutenak. Bidaiariak ez du ezer ez ulertuko eta etxetik ateratzen saiatuko da. Leonard arkitektoak bat-batean bidaiaria ikusiko du eta oihuka hasiko da sustoaren ondorioz. Bidaiariak hipnosi kolonbiarra egingo dio, lasaitzeko asmoz. Hipnosi kolonbiarra egiten dion bitartean, egoera azalduko dio eta minik egingo ez diola azalduko dio hizkuntza asmatuaren bitartez. Arkitektoak ostatua ematea proposatzen dio bidaiariari baldintza baten truke, bere azkenengo obra egiten laguntzea. Bidaiariak onartzen du.
Arkitektoa bidaiariarekin bat plazara joaten da, etxetik oso gertu dagoena. Bertan Luis eta Antoine zeuden itxaroten, Leonarden beste bi langileak direnak. Plazan egonda bere azkenengo obra azaltzen die langileei diseinatutako plano baten bitartez. Planoan Pisako dorre baten itxura duen monumentua agertuko da eta langileak bata besteari harrituta begiratzen egongo dira Leonard azalpenak ematen dituen bitartean. Behin amaituta, hiru langileak haien artean hitz egiten daudela antzeztuko dute, Leonard itxaroten dagoen bitartean. Leonardek, aurretik, erlojuari begiratuko dio eta haiei erakutsiko die erlojua ere obra amaitzeko denbora gutxi dutela jakinarazteko. Langileak, momentu horretan, kutxak bata bestearen gainean jartzen hasiko dira arkitektoaren planoari jarraituz. Behin, kutxak eraikita daudenean, langile bat beste batekin arazo bat izango du broma bat dela eta. Momentu horretan, bi langile hauek bultzatzen egongo dira haien artean eta batek indar handiagoarekin bestea bultzatuko du eta kutxak botako ditu.
Beste langilea, arazoan sartuta ez dagoena, biei mugimendu haserreak egingo dizkie gelditzeko asmoarekin eta ideia bat izango du apurtu duten lanagatik. Coliseo moduko bat eratzea.
JAPON https://japonpedia.com/ceremonia-del-te-en-japon/
Iluntasunean gong-en soinua entzungo da eta bidaiaria belarriak estaliko ditu. Bertan proiektorean belarrak ikusiko dira eta honek eszenatokian dagoen guztia hartu eta bota egingo du desordena sortuz. Momentu horretan Yagami agertu da bere kimonoarekin eta oihuka hasiko da arranbera bat astinduz. Orduan berarengana hurbildu eta agurra egingo dio lasaitasuna eskainiz. Behin lasaituta egonik musika lasaia hasi eta biak eszenatokia batzen hasiko dira eta dena txukun txukun utziko dute. Ordena lortuz Mahai bat jarriko dute eszenatoki erdian eta haren inguruan kuxinak jarriko dituzte. Ondoren hiru japoniar sartuko dira eszenatokian eta denak agurtzen hasiko dira. Tearen festa ospatuko dute horretarako denak mahai inguruan eseriko dira eta lehenenik eta behin nagusiak janaria bananduko du eta denak jaten hasiko dira arranberak makiltxo moduan erabiliz. Ondoren denak patxada hartuko dute, denak lurrean botako dira siesta bat botatzera. Denak lurrean etzan egingo dira eta begiak itxiko dituzte. Ondoren hirugarren fasea etorriko da, honetan denak altxatu eta mahaiaren inguruan eseriko dira eta nagusiak tea egingo du. Ontzi handi batean egingo du tea eta arranbera batekin tea mugituko du. Behin eginda egon ostean Tea bananduko du baina soilik ontzi batean botako du tea guztiek ontzi berdinetik edango dute. Pasatu aurretik paper batekin ertza garbituko dituzte baina batek ez du egingo eta nagusiak erakutsiko dio.
Horretarako arranbera astinduko du akatsa ikustean eta azalpena emango dio bera keinua eginez (pausuak ondo egingo ditu edan garbitu pasatu). Festarekin amaitzeko berriro ontzi batzuk tearekin beteko ditu eta orain bai bakoitzak ontzi bat izango du.
Antzezpenarekin bukatzeko benetako tea emango diegu ikusleei eta instalazio bat eginda geratuko da eszenatokian haiek esperimentatu dezaten.
Luzeegia izateak eragin zuen proiektoa pixka bat moztea. Horregaitik, hasierako ideiaren bi herrialde kendu genituen, baina ideia berdina izaten jarraitzen zuen. Kendutako herrialdeak Italia eta Kenya izan ziren.
Willy beharrezkoa du arranbera lokartzeko, honen bitartez lasaitzen delako eta atxikimendu objektu moduan duelako. Beraz lokartu eta bere ametsa ikusiko dugu. Amets honetan, Willy Brasil eta Japoniara bidaiatuko da. Atxikimendua ikusiko da hasieran Aitak lokartuko duelako eta brasilen dagoela amestuko duelako. Gero gau erdian Willy esnatu ostean, ama joan eta berak lokartuko du, horrela Willyk Japonian dagoela amestuko du. Aita Brasildarra izango da eta ama Japoniarra.
Willy obra osoan zehar eszenan egongo da. Eszenatokiaren atzekaldean kokatuta egongo da (erdialdean) eta proiektore bat atzean izanda ikusleak itzal baten bitartez ikusiko dute beti. Era horretan Willyren ametsa errepresentatuko dugu.
Ideia aldatzeak, gidoia aldatzea ere eragin zuen. Hau izan zen gure gidoi berria:
1. Agerraldia
Eszenatokian ez da inor egongo, baina lurrean hainbat objektu eta oihal egongo dira. Hiru kolore ikusiko dira gorria, urdina eta berdea. Gorriak eta urdinak zirkulu bat osatuko dute baina haien artean lekua egongo da, hau da bide modukoa. Gero urdinaren beste alboan bide batez bananduta triangelu berde bat egongo da objektu eta oihalekin eginda. Eszenatokiaren atzekaldean dagoen oihalan argia eta ohe baten itzala ikusiko da.
Hasteko, Willyren ahotsa entzungo da bera eszenan ikusi gabe.
Willy: Aita! ohera joan nahi dut.
Aita: Ongi da goazen laztana.
Oihalan aita eta Willy agertuko dira eskutik helduta. Horrela, ikusiko dugu logelara zelan sartzen diren. Bertan ohera astiro ibiltzen joango dira. Umea ohean sartuko da eta aitak sabana batekin estaliko du. Aita ibiltzen joango da baina oihaletik desagertu aurretik umea ohean eserita negarrez hasiko da. Beraz, berriro hurbilduko da umearengana eta ohean daukan arranbera hartuko du aitak eta hipnozi kolonbiarraren bitartez arranberak soinua egingo du eta umea berriro ohean etsango da. Aitak arranbera ohean utziko du. Willy lo geratu da, beraz aita berriro logelatik irtetzen saiatuko da. Orain kamara geldoan irtengo da pausu handiak emanez. Oihaletik desagertu aurretik, eskuarekin argia itzaltzen du (eskua mugitzen du botoi bati ematen diola imaginatuz). Momentu horretan, errektropoiektoaren argia itzaliko da. Horrela logelan argirik ez dagoela ikusiko da.
1.Agerraldia
Argiak berriro piztuko dira eta oihalean kristo berreroslearen itzala agertuko da hondo urdin batekin. Aita eszenatokira sartuko da beste bi pertsonai batekin. Aita musika talde baten burua da eta beste biek partaideak. Pertsonai bakoitzak soinua sortzen dituzten objektuak edo tresnak desberdinak izango ditu. Aita erritmo desberdinak sortzen hasiko da eta partaideak erritmo hauek kopiatuko dituzte. Erritmoa desberdinak egingo dituzte entsaiu-errorearen bitartez, hau da, aitak erritmo batzuk egingo ditu eta batzuetan ondo errepikatuko dituzte eta beste batzuetan berriz ez.
Hainbat proba egin ondoren, koreografia eta erritmo bat eratuko dute, maraka, danborra eta bongoak erabiliz. Gero eta azkarrago hasiko dira erritmoak egiten eta desordena sortzen hasten da batek erritmoan huts egiten duelako. Orduan, bakoitzak nahi duen erritmoa egiten hasten dira soinu oso altuak ateratzen. Willy ohean mugitzen hasiko da alde batetik bestera ama hitza esanez instrumentuen soinua gora egiten duen bitartean. Orduan, brasildarrek eszenan alde batetik bestera mugitzen dira jausiko balira moduan eszenatokitik irteten (ametsa bukatzen dagoen metafora eginez) eta erretroproiektorean dagoen kristoa dardara hasiko da.
Momentu horretan Willy esnatuko da, garrasika (eserita geratuko da ohe gainean).
3. Ekitaldia: ETXEA
1.Agerraldia
Ama eszenan agertuko da, korrika eta ikaratuta oihuen ondorioz. Willy lasaitzeko asmoz, ohe alboan aitak utzitako arranbera hartu eta mugiarazten hasiko da hipnosi kolonbiarraren teknikaren bitartez. Willy soinua entzutean lasaitzen hasiko da eta pixkanaka ohean etzan egingo da. Behin lokartuta, ama sartu den lekutik aterako da, oraingo honetan lasai lasai (kamara geldoan). Logelatik atera baino lehen oihalari begira geratuko da aurrez aurre eta argia itzaliko du (besoa luzatuko du argia itzaltzeko etengailua sakatzen duela imajinatuz).
5. Ekitaldia: JAPON den den daiko, koto shamisen
Oihalean argi berriro piztuko da eta guk paper batean egindako etxe japoniar baten itzala ikusiko da hondo urdina izanik. Bertan 4 japoniar aterako dira, bi eszenatokiaren alde batetik eta beste bi beste aldetik. Hauek kimono batekin jantzita egongo dira, kimonotik helduta abanikoak izango dituzte baina bi pertsonai aterkinak izango dituzte ere. Ezkerraldeko aldetik ateratzen diren japoniarrak den den daiko bi izango dituzte eskuetan eta aterkia eta abanikoa kimonoetan. Eskumaldetik ateratzen diren japoniarren artean, batek koto bat aterako du eskuetan eta besteak shamisen bat eta biek eramango dute abanikoa kimonoetan.
“Den den daiko” duten japoniarrak ibiltzen sartzen diren bitartean, musika egingo dute. Momentu horretan, beste biak eszenatokiaren atzekaldean geldi geratuko dira haiei begira. Beste biak jotzen jarraituko dute dantza txiki bat egiten duten bitartean. Hori ikustean atzekaldetik kotoa eta shamisen dituztenak jotzen hasiko dira. Beraz, aurrean daudenak den den daiko tresna hasieratik eszenatokian dagoen erdi zirkuloaren alboan utziko dituzte, hauek kolore zuria izango dute eta guk eginikoak izango dira.
Utzi ondoren kotoa eta shamiserekin egiten den musikaren bidez dantzatzen hasiko dira. Beti oztopatuko dira aterkinarekin, zabaltzean aterkinak joko dira (biak aurrez aurre egonda zalduko dute), aterkinei bueltak ematerakoan aterkinak jauziko zaie eta alde batera eta bestera mugitzerakoan aterkinak joko dira ere. Hori ikustean bien artean begiratuko dira eta ezetz esango dute buruarekin (biak batera burua alde batera eta bestera mugitu). Beraz aterkinak irekita dituztela den den daikoak utzi dituzten lekura hurbilduko dira eta bertan utziko dituzte. Atzeko biak jotzen jarraituko dute.
Ondoren, aurrekoak atzean dauden beste bien ondora joango dira ibiltzen. Haien aurrean jarri eta biek abanikoa azkar aterako dute (sh soinua eginez). Momentu horretan hipnosi kolonbiarra hasiko da eta aurrekaldera eramango dituzte aterkinen ondora. Bertan kotoa eta shamisen tresnak utzi eta hipnositatuta jarraituko dute abanikoa begiratuz. Hauek eszenatokiaren erdian kokatuko dituzte. Hauek abanikoaren buruan kolpe bat eman eta hipnositik esanatuko dira burua asrtinduz (alde batera eta bestera arin mugitu brr soinua). Momentu horretan abanikoa eskuan dutenak haiei erakutsiko diete eta beste biak haien abanikoa hartuko dute. Momentu horretan laurak ilaran kokatuko dira.
Laurak erdian kokatuta daudela ikusleei agurra egingo diete (eskuak gerrian batuta eduki eta gorputza aurrera bota 45 gradu). Berriro zutik jartzerakoan, bi aurrean eta beste biak atzean jarriko dira eta sakura sakura musika hasiko da. Laurak koreografia egingo dute abanikoaren bidez. Musika bukatzerakoan japoniar guztiak ikusleen eta osatutako instalazioaren artean bide bat osatuko dute abanikoak irekita dutelarik. Bi alde batean jarriko dira eta beste biak beste aldean bidea osatzeko.
Momentu horretan kolore urdina eta japoniako etxea oihaletik desagertuko dira.
5. Ekitaldia
Egunsentia hastera doa eta logelan argi pixka bat sartzen da (oihalean kolore grisa). Umea ohean eseriko da eta astiro altxatuko da. Kamera geldoan altxatuko da eta ibiliko da oihaletik atera arte. Ibiltzen den bitartean:
Willy: Ama, Aita! Zelako ametsa izan! (Oihuka)
Momentu horretan proiektorea itzaliko da eta eszenatokian argia piztukoa da. wally eszenatokian sartuko da (bere pijama zuria, urdin, berde, hori eta gorri kolorekoa izango da) eta harridura aurpegia izango du (ahoa irekita, begiak irekita, bekainak gora edukita). Eszenatokiaren erdira joango da ibiltzen kamara geldoan eta eskuak buruan dituela. Ibiltzen joango da gorria eta urdina den zirkulu heldu arte. Bertan, eseri egingo da.
Wally: GUALA! Ametsa egi bihurtu da! zenbat jende! Etorri jolastera!
Bidea japoniarrekin eginda egongo da wally ez da mugituko eta ikusleriaren parte hartzea egongo da.
Aurreko aldaketak pentsatu ondoren eta ideiarekin aurrera egin ondoren, erabaki berri bat ahartu genuen. Gure hasierako ideia egitea ezinezkoa zenez, tristeza momentu bat izan genuen eta aurrera egitea kostatzen zitzaigun. Horren ondorioz, ideia berriak agertu ziren gure buruetan eta azkenean, aurreko gidoi guztia alde batera uztea eta berriz hastea erabaki genuen. Oraingo honetan, gure antzezpena erritual bati buruz izango zen. Erritualaren ideiatik abiatuz, kontzeptu eta gauza berriak antzezpenean egitea pentsatu genuen. Azken finean, oraingo idei honetatik lortu genuen gure K6-a amaitzea eta gidoiaren atalean aurkitu ahal duzue ideia honen gidoi osoa.