Rally honetan parte hartzean Getxoko dendei ikuspena ematea.
Rallyak Getxoko dendetako erakusleihoetan utzitako 20 argazki aurkitzea.
Antolatzaileek kalkulatutako batez besteko denborara heltzen den taldea aintzat hartuko da.
Ez ahaztu lehiaketa honen helburu nabarmenak ondo orientatzea, taldean lan egitea eta Getxoko dendak ezagutzea dela.
Gazteak, familiak eta taldeak.
Taldean parte hartzea gomendatzen da.
16 urte baino gutxiago eduki ezkero nagusi batekin egitea gomendatzen da.
Rallyan parte hartzeko lehendabizi formulario honetan izena eman eta oinarri guzti hauek onartu behar dituzue.
Izena ematerakoan zure e-mail bat emango duzu instrukzioak eta berriak jasotzeko.
Zuen inskripzioarekin zuen e-mailera Ezizen edo Nick bat helduko zaizue. Izen honekin identifikatuko zarete Rally osoan zehar hortik aurrera.
Izena emateko epea Maiatzak 20tik Ekainak 27ra izango da, biak tartean.
Talde bakoitzak ESKUBELTZEK Getxoko denden erakusleiho desberdinetan utzitako 20 argazki aurkitu behar ditu.
Denda hauek aurkitzeko argazkien koordenatuak azaltzen diren mapa bati lotura batekin e-mail bat bidaliko dizuegu.
Koordenatu bakoitzera iristerakoan argazkia inguruko dendetako erakusleihoetan bilatu behar duzue.
Argazki bakoitzak QR kode bat du. Ireki Google Lens Android telefono bat baduzue. iOs telefono bat baduzue ireki argazki kamera.
Kode QRa ondo laukiratu, ahalik eta hoberen, eta argazkiaren formularioaren lotura bat azalduko zaizue. Bete formularioa zuen Nick-a edo Ezizenarekin eta zuen Rallyaren aurrerapenarekin mezu bat jasoko duzue.
Argazkiak aurkitzeko ez dago ezarritako orden bat. Talde bakoitzak ibilbidea betetzeko bere estrategia jarraitu dezake.
Zuen Rallya lehenengo QR kodea eskaneatzen duzuenean hasiko da. Hortik aurrera zuen denbora aurrera doa.
Azkenengo argazkia aurkitzen duzuenean zuek erabilitako denborarekin e-mail bat jasoko duzue.
QR kodeak Ekainak 12tik, Ekainak 27ra eskaneatu ahal izango dira, biak tartean.
QR kodea ezin irakurri? Gertutik saiatu zarete?
Zulatu hemen QR koderik gabeko erantzun formularioan sartzeko.
Sartu eskuz zuen datuak eta QR kodea zergatik ezin izan duzuen irakurri esan.
Formulario hau zuen telefonoaren arazo teknikoak edo argazkiarenak konpontzeko beharra duzuen guztietan erabilli dezakezue.
Antolatzaileek talde bat formulario hau behar ez den bezela erabiltzen ari dela ikusten dadute Rallytik kanporatzea erabaki dezake..
Taldean parte hartu eta elkarlanean beste partaideekin.
Bideko segurtasun arauak bete, beste oinezkoak eta zaindu zuen segurtasuna.
Osasun Agintariek ezarritako arauak bete: musukoak erabili, garbitasuna, partaide kopurua eta segurtasun tartea.
Partideen kalteetaz.
Partaideek egindako kalteetaz.
Kalean egindako aktibitate baten arriskuetaz.
Rallyaren zehar sortu daitezken akats teknologikoetaz.
Rallya gelditu dezake.
Oinarriak betetzen ez dituen taldeak kanporatu ditzake.
Antolatzaileak egunean zehar auzipetu dezakeen argazki notifikazio kopurua gainditzen duen taldea gelditu dezake denboraldi baterako.