Eskubeltz Eskaut Taldea
ESKUBELTZ ESKAUT TALDEAREN 30. urteurrena dela-eta, taldeak antolatu duen jolas ekitaldi ez lehiakor bat da Orientazio Rallya. Rallyak Getxoko dendetako erakusleihoetan utzitako 20 argazki aurkitzean datza. Denda hauek aurkitzeko argazkien koordenatuak azaltzen diren mapa baten esteka batekin e-mail bat bidaliko dizugu.
Garrantzizko datak:
Maiatzak 21: Izen emate epearen hasiera.
Ekainak 12: Rallyaren hasiera
Ekainak 27: Rallyaren bukaera
Ekainak 28: Emaitzen argitalpena
Bidean Beti Prest!
Hasi baino lehen, oinarriak irakur ditzazu. Ez ahaztu lehiaketa honen helburua ondo orientatzea, taldean lan egitea eta Getxoko dendak ezagutzea dela.
Izena ematerakoan zure e-mail bat emango duzu instrukzioak eta berriak jasotzeko.
Zure inskripzioarekin batera, zure e-mailera Ezizen edo Nick bat helduko zaizu. Izen honekin identifikatuko zara Rally osoan zehar hortik aurrera.
Zure Rallya lehenengo QR kodea eskaneatzen duzunean hasiko da.
Hortik aurrera, zenbatutako denbora aurrera doa.
Koordenatu bakoitzera iristerakoan argazkia inguruko dendetako erakusleihoetan bilatu behar duzu.
Argazki bakoitzak QR kode bat du. Kode QRa irakurri, bete formularioa zure Nick-a edo Ezizena erabiliz eta zure Rallyaren aurrerapenarekin mezu bat jasoko duzu.