SARRERA
Azken atal honetan, Zarauzko biotopoan barneratzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Biotopoa zer den ongi ulertu, habitat eta biozenosia ongi desberdindu... eta har dezagun arnas!
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarauzko biotopoan natur ondarea eta erabilera publikoa bateratzeko urrats berria emateko asmoa agertu zuen 2021eko irailean. Horren berri ematen duen artikulua irakurri, eta hainbat urratsetan hausnarketa egingo dugu orain... Zertan litzateke desberdin testu hori, Biotopo hitza ageri den lekuan euskara jarriko bagenu?
Egizue alderaketa bat:
Biotopoan zer zaindu, eta nola?
Euskaran zer zaindu, eta nola?
ABERASTASUNAREN PESKIZAN
Zarauzko aberastasuna ezagutzeko pista joko bat duzue segidan.
Topatuko al dituzue bertan eskatutako guztiak?
Irakasleentzako jarraibideak:
Laupabost kideko taldeak osatu.
Inora irten aurretik, Zarauz(ko) Arnasgune(ak) partekatu, eta bertako pista guztiak argitzen saia daitezen eskatuko diegu.
Izartxo bakoitzak leku batera (edo gehiagotara) bideratuko ditu... eta inora joan aurretik, leku horiek guztiak ongi identifika ditzaten eskatuko diegu.
Lanketa egin ondoren, taldeka, leku horien argazkiak jaso beharko dituzte.
Amaitzeko, nahi izanez gero, taldeka aurkezpen moduko lantxo bat presta dezakete, bertan eurek egindako argazkiak txertatuz.