Begiak itxi
Ahoa moztu
Besteen hitzikan hobe ez entzun
Ez dakite ezer
Zu ondo zaude
Ez zara inoiz errudun
Atea itxi
Hiru giltzekin
Bakarrik zaude barruan
Paranoia ustela
Da duzuna zuk buruan
Koloretako argiak itxuen begitan.
Hitz egin ahal duenak belarriak itxiak
Begiak dituztenak denak dira mutuak.
Nork al du zentzu guztiak
esnatzeko mundua.
Hartu begiak
Ondo ikusi
Sortutako min guztia
Harria bota
'ta gero
Ezkutatzen da umia
Atea ireki
Paretak bota
Biluzik zaude
kanpuan
Paranoia ustela
Da duzuna zuk buruan
Koloretako argiak itxuen begitan.
Hitz egin ahal dutenak belarriak itxiak
Begiak dituztenak denak dira mutuak.
Nork al du zentzu guztiak
esnatzeko mundua.
Zu zara hemengo errudun bakarra
Zu zara
Iritziak jaso biharra denbora guztian
Zigorra, pozoia belarrian
Berdin du zenbat gazte doazen ibaira
Lorez apainduta lo egitera
Itxi begiak
Gelditu jauzia
Orain ezin
Atzera egin
Bide erdian zaude
Lurra ikutzeko asmoz
Baina flotatzen
Etxera joan nahi dut, non zaudete orain?
Hegan 'ta itota aldi berean
Begira zazue barrura une batez
Argiak atzenda, ikusle gabe
Itxi begiak
Gelditu jauzia
Orain ezin
Atzera egin
Bide erdian zaude
Lurra ikutzeko asmoz
Baina flotatzen
Orain ezin
Atzera egin
Bide erdian zaude
Lurra ikutzeko asmoz
Baina flotatzen
Ikuspegi paregabea
Amildegitik behera
Baina nahiago dugula
Bizirik jarraitzea
Hondarra berutz
Baina zu geldik
Estatikarekin
Liluraturik
Gezur berberak
Behin eta berriz
Hilobia aitzurtu
Barre etxen alegin
Akatsen komedia
Baino ez gara
Tragedia bateko
Pertsonai ergela
Triste bazaude
Segi zazu erosten
Itzali burmuina
Jarraitu antzezten
Baina noiz arte?
Txanponari beti segika
Ez dago ezer gehio ikasteko
Begiak kendu dizkigute
Eta gaur ez dakigu sentitzen
Honerarte
Ailatu gera
Errudun gera gu
Bai, o ez?
Galdetzen dut eta
Denok ixilik gaude
Mundua sutan
Bihotza izoztuta
Bakarrizketan
Inora begira
Denok tontotuta
Baserri honetan
Gelditu gaitezen
Eszena ikustera
Baina noiz arte?
Txanponari beti segika
Ez dago ezer gehio ikasteko
Begiak kendu dizkigute
Eta gaur ez dakigu sentitzen
Honerarte
Ailatu gera
Errudun gera gu
Bai, o ez?
Galdetzen dut eta
Denok ixilik gaude
Amaitu da jokoa
Jaitsi zazue teloia
Showa aspertzen dago
Hobe azkar bukatzea
Jarraitu zazue gurekin
Dena ez da aspergarria
Alboan zoztenian
Non nagoen jakin gabe
Burua galduta
Atzo gertatukoaren
Arrasatroa gordeta
Basoan dabil orain
Poltsaren barruan
Barruan daramat nik
Guztien oihuak
Larrosaik ez (denak ximeldu egin dira)
Hilobian (infernurako bidean)
Burdinez hil ta' (barkatu ez dela nahiko)
Burdinez joan (ikasi ez zuen inoiz)
Zenbat gorpu (guztiak topatu gabe)
Profanatu (nork daki nora joan diren)
Eta zenbat (beranduegi da orain)
Arpei mutu (betirako da marka hau)
Epaitegian urte erdi
Ezer ez da aldatu
Alkolan erru zela
Guztiek sinistu
Hurrengoa nork daki
Zein izango ote dan
Agian zure etxea
Malkoz beteko da
Larrosaik ez (denak ximeldu egin dira)
Hilobian (infernurako bidean)
Burdinez hil ta' (barkatu ez dela nahiko)
Burdinez joan (ikasi ez zuen inoiz)
Zenbat gorpu (guztiak topatu gabe)
Profanatu (nork daki nora joan diren)
Eta zenbat (beranduegi da orain)
Arpei mutu (betirako da marka hau)
Ni neu iruzur naizela
Somatzean segituan
Ikusi ahal izan dut
Beste guztiak direna
Apatia norma dela
Ixiltzea hoberena
Diruz ahoa itxi eta ez beirau atzera
Ez zenuenaren
Bila ito zinen
Zoriontasun uretan
Barrutik huts daude
''Izango duzu''
Ikasi zenuen,
''Saiatuz lortzen da''
Egia mesedez
Ezin dugu jarraitu
Zurekin hemen
Begiak itxi arren
ez zara juten
Alde baten (ed)o bestian
Jaiotzea ez da berdin
Geldi zaitez egiten ezikusiarena
Arrainontzi berdinean
Barrotez inguratuak
Galtzen ditugu ume, zahar eta helduak
Saiatu ixiltzen
Saiatu ihes etxen
Beti albotik doazen
Itzal triste hoiek
''Pasatuko da
Amets gaizto bat da''
Diozu zuk beti
Burmuina itzali
Ezin dugu jarraitu
Zurekin hemen
Begiak itxi arren
ez zara juten
Gizon zahar hura
Bere begi hutsa
Behartu zidan
Golpeka kentzera
Gorputza moztu (e)ta gero
Horma barruan dago sartuta
Baina oraindik entzutet Bere
bihotza taupadaka
Hiru ertzain datoz
Zaratengatik
Ez dute entzuten
Haren oihurik
Gorputza moztu ta gero
Horma barruan dago sartuta
Baina oraindik entzutet
Bere bihotza taupadaka
Ezin dut
Gehiago hemen jarraitu
Ezin dut
Gehiago hori entzut
Hil nahi dut
Atera nazazue hemendik
Atera neri etxe hontatik
Ezin dut jarraitu
Erraz dio kreditu txartela duenak
Pozik bizi direla oinutsik daudenak
Arazoen errudun gazteak direla
Diote zahar guztiek etzanda daudela
Erraz dio herriko ezezagunenak
Beste etxeetako arazo txarrenak
Eta politikari aberastuenak
Zergak beti ahalik eta baxuenak
Egia al da zure ahotik jasandako
oinazea?
Egial al da amona horrek kaletik zioen
zurrumurrua?
Egia al da irratitikan entzundako
albistea?
Esan ezetz, esan ezetz
Erraz dio kreditu txartela duenak
Pozik bizi direla oinutsik daudenak
Arazoen errudun gazteak direla
Diote zahar guztiek etzanda daudela
Erraz dio herriko ezezagunenak
Beste etxeetako arazo txarrenak
Eta politikari aberastuenak
Zergak beti ahalik eta baxuenak
Egia al da zure ahotik
jasandako oinazea?
Egial al da amona horrek kaletik
zioen zurrumurrua?
Egia al da irratitikan
entzundako albistea?
Esan ezetz, esan ezetz
Egia al da zure ahotik
jasandako oinazea?
Egial al da amona horrek kaletik
zioen zurrumurruak?
Egia al da irratitikan
entzundako albistea?
Esan ezetz, esan ezetz
Izan den dena
Eta izango dena
Guztia egon da
Nire atzapar tartian
Batzuentzat hondar
Besteentzat karma
Itsaso osoa
Metalezko eskutan
Ulertu ezin ala?
Jokoaren zentzua
Jaio eta bira
Bira eta jaio
Algernonen modura
Algernonen modura
Izan den dena
Berriro izango da
Atzen kandela
Onartu iluntzea
Tximinoak jada
Idatzi du Quijote
Lehena izan balitz
Txalo egingo nuke
Ulertu ezin ala?
Jokoaren zentzua
Jaio eta bira
Bira eta jaio
Algernonen modura
Algernonen modura
Ulertu ezin ala?
Kaiolaren zentzua
Jaio eta bira
Bira eta hila
Algernonen modura
Algernonen modura
Askok duten odol dena
Erabiltzen dute
Zentzua duen zerbait
Sortzea sinisten
Gero guri emateko
Asmo guztiez
Eta guk berriro ere
Erabiltzeko prest
Txaloak bukatu arte
Behartuta zaudete
Agindua eman arte
Behartuta zaudete
27 urterarte
Irauntzen ohi dute
Urrezko arrautzak jartzen
Duten izarrek
Erregeak 'ta aingeruak
Sutan joaten dira
Guretzat bufoi gisa
Dantzatu ostean
Txaloak bukatu arte
Behartuta zaudete
Agindua eman arte
Behartuta zaudete
''Izena eman zazu''
Zioten maixu denek
Gizon batzuk hiltzera
Aberrian izenean
Inoren lurran
Aurkitzen duzu
Ikaskidearen gorpua
Amari deika
Erantzunik gabe
Zulo batekin buruan
Armarekin eskutan
Ezezagun artean
Soinurik ez do
Bihotza geldo
Sua albo guztitan
Begiak zeruertzan
Jakingabe
Nor hiltzen gauden
Larrosak daude orain
Bi gorputz bakoitzean
Gorriz marrazten dute
Zure bular biluzia
Kopiaren kopia
Oskola hutsa
Numeroak grafikoan
Zuhaitz guztien
Haziak dira
Lur azpian ezkutuak
Armarekin eskutan
Ezezagun artean
Soinurik ez do
Bihotza geldo
Sua albo guztitan
Begiak zeruertzan
Jakin gabe
Nor hiltzen gauden
Gaizki ez al dago ba?
Ezetz dio propagandak
Etxean ez do
Inor gure zain
Amaigabea
Geldi benbora
Euli txiki modura
Amiltzen dijoaz
Armarekin eskutan
Ezezagun artean
Soinurik ez do
Bihotza geldo
Sua albo guztitan
Begiak zeruertzan
Jakin gabe
Nor hiltzen gauden
Gaizki ez al dago ba?
Ezetz dio propagandak
Etxean ez do
Inor gure zain
Amaigabea
Geldi denbora
Euli txiki modura
Amiltzen dijoaz