Hain gutxi einda, eta hainbeste eskertzeko; Obego lau pertsonaz osauta dola esatia motz geatzen zagu. Lehenik eta behin, gauzak argi esan nahi degu. Eskerrik asko eragile politiko eta kulturalei, Obegon erraixak oso argi ditxugu; zuen lanan ezinbestekotasuna ere, betirako izan dadila: Mutrikuko Gaztetxiai eta Gazte Asanbladai ohore berezixak.
Eskerrik asko, Ihar, Obego proiektuai forma ematiarren, zuk sortutako lan hain fin eta desinteresauatxik. Eskerrik asko Wendi, maixu eta lagun izango zeala betirako; zure lan, jakintza eta baloriak gurekin partekatziarren; Obegon bihotzian leku ukaezina irabazi dezu.
Eskerrik asko, Ramon, bidelagun, jefe eta taldeko beste bat gehixo izan zealako, Obego ez zalako izango zu bertan eongo ez bazina, eskerrik beruenak.
Eskerrik asko, Axular, zure tratua, profesionaltasuna eta umiltasuna etorkizunian Obego izango danan zimendutan landatzeko eindako esfortzuaitxik; taldekide bakoitzan partez, mila muxu.
Ezin ahaztu gure bazkiakin, gure sostenguakin, euskarrixakin: Jon, Urrutia, Kotxorro, Enara, Txartxa, Maddi, Ugaitz, Lander, Sagar, Luis eta kontzertutan lehenengo lerruak hartu izan dezuen beste horrenbeste; Obego guria dan beste, zuena ere bada.
Eskerrik asko bereziki, David, Gari, Marina, Maite, Alaitz, Aitzol, Antxus, Manex, Ane Zubi, Onintza, Andoitz, Mikel Arakistain eta gainontzekuoi, Obego talde eta proiektu bezela hasteko hain garrantzitsuak izan zeaten danoi, betirako eskertuta zuek bezelako lilurak bide honen albuan izatiarren.
Bukatzeko, lau gaztetxo honen zimendu senduenai eskerrak: Apain, Olatz eta June; Txemi eta Mikel, gure korista itzelenak Leyre eta Irene; Ramon, Nati, Irea eta Javi; gure familixen parte dian danei, atxona, amona, osaba, izeba, lehengusu eta lehengusina; eta zela ez, Justoi, gure taldeko Eritzek eta Unaxek argi dakaulako: ez da juten ez dauna, ahazten dana baizik, eta zu, aitatxo maitxia, gure egunerokotasunian bertan zozelako gurekin.
Mila-mila esker zuen aletxua jarri dezuen oroi, Obego zuengatik da eta izango da: MRK, Gazte Koordinadora Sozialista, Mutrikuko Txosna Batzordia; Ondarruko, Lekitxoko, Berritxuko, Azpeitiko eta, bide batez, Euskal Herriko gaztetxe guztixei; Hondar, Saia Goait, Ballon Frame, Bellum, eta aipatu ez degun beste hainbeste musika taldei.
Berriz ere azpimarratu nahi deu Obego ez dala soilik lau pertsonako taldia, gure bidian ezagutu degun pertsona orok osatzen deuelako talde hau. Eskerrik asko honen parte izatiarren, betirako eskertuko degu danon ekarpena. Besarkada eta muxuak danontzat, eskerrik asko bihotz-bihotzez.
Hitzak eta musika:
OBEGO
Diska hau Axular Arizmendiren gidaritzapean grabatua eta nahastua izan da AME Estudioetan, 2024eko maiatzetik abuztura.
Paxkal Etxeparek burutu du masterizazioa (Baionan)
Diskaren diseinua: Ihar Sanchez
Jon Galarraga (Ahotsa, gitarra, pianoa)
Unax Urkiri (Bateria, ahotsak)
Eritz Urkiri (Baxua, ahotsak)
Unai Fernandez (Gitarra, ahotsak)
Axular Arizmendi:
AME Estudioak
627819574/943604555
Email : ameestudioa@hotmail.com
Instagram: Axular Arizmendi