ZER DA NATURATEKA?

Kaixo lagunok…

Orri honetan Naturateka izeneko proiektua aurkeztu nahi dizuegu. Dakizuenez, teknologia gero eta gehiago erabiltzen dugun mundu honetan, oso gutxi dira euskaraz sortutako materialak. Horregatik, zientzia eta teknologia batzen duen proiektu hau aurkezten dizuegu.

Bideoak, eskemak, infografiak… batzen dituen egitasmoa da, guztiak naturaren ingurukoak, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa eta, noski, euskaraz.

Proiektu honen atzean gauden pertsonak 3 gara, Euskal Eskola Publikoko Lehen Hezkuntzako irakasleak: Itxaso Gabiria, Jorge Perez eta Rubén Pérez.

Zuen gustukoa izango delakoan…. hona hemen NATURATEKA!

WEB GUNEAREN ATALAK: