Dobbleren jokoa imitatzen duten 31 karta sortu ditugu. Karta bakoitzak 8 irudi ditu, animalia ornodunak eta ornogabeak konbinatu ditugu. Jokoa ezagutzen ez baduzue, YouTuberen bideo baterako esteka utziko dizut, jokoaren aldaerak azaltzeko. Sakatu hemen bideoa ikusteko.
Jolas honen beste bertsio bat da errepikatzen den animalia deskubritzean bere izena eta ornoduna edo ornogabea den esatea. Beste bertsio zailago bat: errepikatzen den animaliari dagokion animalia ornodun edo ornogabeen taldea asmatzea.
Orri bat aurkitu dugu zeure jokoak sortzeko. Sakatu hemen orrialdera joateko.
Jokoa deskargatzeko esteka ere utziko dizuegu, sakatu hemen
Eskerrik asko eta espero dugu zeuen ikasleek gozatzea.
dobble animaliak naturateka.pdf
MEMORY (ANIMALIAK)
Inprimatu A4n
ARAUAK:
Nahastu kartak, eta gero ahoz behera jarri mahai gainean.
Lehenengo jokalariak aukeratutako bi kartari buelta emango die eta jokalari guztiei erakutsiko dizkie.
Bi kartak berdinak badira (irudia eta animalien taldea), karta pare hau gordeko du eta berriro jokatuko du
Kartak berdinak ez badira, hurrengo jokalariari egokituko zaio bi karta biratzea
Karta guztiak bukatzean karta gehien dituenak irabaziko du.
MEMORY ANIMALIAK.pdf
ARROTZA (ANIMALIAK)
Jolas tradizionale honetan haurren logika eta arreta lantzen dira.
KONTSIGNA:
Begira itzazu ongi animalia guztiak, badago animalia bat hor egon behar ez lukeena talde berekoa ez delako. Badakizu zein den? Zergatik?