Beraz, atez aldatzea erabakitzen bada, kotxea irabaztaeko probabilitatea bikoiztu egiten da. Hasierako aukeraketa egiterakoan, kotxea irabazteko probabilitatea 1/3; erabakitzen bada ez aldatzea probabilitate hau ez da aldatuko. Beste bi ateetan kotxea izateko 2/3-ko probabilitatea dago, nahiz eta ahuntza duen ate bat zabalik egon (aurretik bagenekien ateetako batean ahuntza bat zegoela). Hau da, 2/3-ko probabilitatea irekita ez dagoen atera pasa da.