Funtzio bat eta puntu baten abszisa emanik, puntu hortatik doan zuzen ukitzailea kalkulatzen da
Funtzio bat eta zuzen baten ekuazioa emanik, kalkulatu behar da emandako zuzenarekiko paraleloa den funtzioaren grafikarekiko ukitzaikea den zuzenaren ekuazioa.
USE-ko azterketan jarritako ariketa (EKAINA 2019 A3 ariketa). Funtzio bat emanik eta kanpoko puntu bat, kalkulatu behar da kanpoko puntutik pasa eta funtzioaren grafikarekiko ukitzailea den zuzenaren ekuazioa.
Funtzioak eta deribatuak. Deribatuen aplikazioak funtzio poplinomiko baten ezzezagunak diren koefizienteak kalkulutzeko. Selektibitatea, ekaina-2016 (B3 ariketa)
Emandako funtzio polinomiko baten koefizienteak kalkulatzen dira, funtzioak egiaztatzen dituen hainbat baldintzen menpe.
Hirugarren mailako funtzio polinomiko baten koefizienteak kalkulatzen dira emandako baldintzen arabera: x=0 puntuan muturra du funtzioak, (1,0) inflexio-puntua eta inflexio-puntuko zuzen ukitzailearen malda -3.
Optimizazio problema honetan, orri baten dimentsioak kalkulatzen dira paper gastua minimoa izan dadin, orrian idatzita doan testu idatziaren azalera ezagututa.
Optimizazio problema: Oinarri karratua duen kaxa baten bolumena emanik, kaxa egiteko kartoi kantitate minimoa behar duen kaxaren dimentsioak kalkulatzea eskatzen da.
Emandako triangelu isoszele (oina 12 cm eta altuera 10 cm) batean inskriba daitekeen azalera maximoko laukizuzenaren dimentsioak kalkulatzen dira.