Zer egin

 Baserriaren Ingurua aberastasun paisajistiko, natural eta kultural handikoa da. Alde batetik, mendi ibilaldi ederrak eta natura ezagutzeko jardunak eskura daude; bestetik, alboan dagoen Lizolateine baserriko nekazaritza ekologikoko ustiaketa-gunea ezagutzeko aukera ematen du; eta, azkenik, inguruko herrietan dagoen eskaintza turistiko, museistiko, kultural eta gastronomiko ugaria ere, bertatik bertara, ezagutzeko aukera dago.



                     


                          

                                                         LIZOLAGOIENAN BERTAN


 Bertako basoak ezagutu, pago, haritz, zumar, lertxun, arte... kattagorria, arrabioa, Miru gorria, Buxtangorria., behi, oilo eta behor... animaliez eta naturaz gozatzeko aukera bikaina.

TAILERRAK

          Borda txikian, eskulan tailerrak egiteko aukera dago.

artilea, egurra, harria... 

     Inguruko landareria erabiliaz, ukendu, hidrolato, desodorante, jarabe eta olioak prestatzen ikasteko aukera izango dugu.







IBILBIDEAK

SANTA MARINA ERMITA

Asteasuarron artean Santamaña deituriko ermita Lizolagoiena Baserriaren ondoko muino batean dago, historia luzea du ermita honek, bere lehen aipamena 1558.urtekoa da,  eta 1936. urtean Candido Saseta Eusko Gudarosteko kapitainak Aiztondo bailaran antolatutako erresistentziaren gune izan zen ere.

MUSKERRAREN BIDEA

     Bernardo Atxaga idazlearen ‘Obabakoak’ nobelako alegiazko lurralde literarioak Asteasu herrian du oinarria eta eleberrian ageri diren leku eta parajeak bisitatzen dituen bi kilometroko ibilaldi literarioa da Muskerraren Bidea.  

Lizolagoena baserritik ere pasatzen da.


ASTEASU HERRIA




    HERNIO





PAGOETAKO PARKE NATURALA



https://g.page/pagoeta?share

    ITURRARANGO PARKE BOTANIKOA




https://g.page/pagoeta?share




UR MARA MUSEOA

" Artea, natura eta gizakia lotzen dituen museoa, gune esperimentala, elkarlanerako espazioa.

https://goo.gl/maps/spbfPTB8QikA9pVd9