LIZOLAGOIENA
Nekazal Turismoa
Baserriaren kulturan eta paisaian murgiltzeko turismo egitasmo jasangarria
Lizolagoiena Gipuzkoako Asteasu herrian dagoen baserri bat da, Tolosaldea eskualdean, Gipuzkoaren bihotzean, Euskal kulturaren eta euskararen arnasgune den herri batean. Asteasu 1.500 bat biztanleko herria da, naturgune eder batean kokatua, mendiz –Hernio bailara osoa– inguratua dago, bai eta herri txikiz ere. Lizolagoiena baserria zehazki Hernio mendiaren ipar-ekialdeko magalean kokatua dago, baso eta goi belazez inguratutako paisaian.
Herrigunea oinez 20minutura
Donostia kotxez 30minutura.
Zarautz kotxez 30 minutura.