Kultura zientifikoa

EHUk 2017ko maiatzaren 8an antolatutako Kultura Zientifikoa sustatzeko I. Ikasle Topaketetan, Unibertsitateko zein DBHko 4. mailako ikasleek, beste gai batzuen artean, gogoeta egin zuten Kultura Zientifikoaren inguruan.

Besteak beste, honako ideia hauek plazaratu ziren:

Kultura Zientifikoa ez da egunerokotasunetik at dagoen ezer, egunerokoan daukagu, ez da adituen esparrua soilik, gurea ere bada.

Garrantzitsua da ezagutzak izatea datuak egoki irakurtzeko, teoriari eta ikerketen emaitzei behar den baliozkotasuna emateko.

Ezagutzak erabakiak hartzeko prozesuak erraztuko dizkigu, baita pentsamendu kritikoa garatzeko baliabideak eman ere.

Ikasgai honen helburua ez da azterketa bat prestatzea emango diren edukiekin, baizik eta zientzia noraino hel daitekeen jabetzea, gero nork bere kontura ezagutza horiek zabaltzeko.