Orain entzungo duzun hau,
Orain entzungo duzun hau,
Oihukatzen zun auzoak,
Funtzionariari langileak
Tabernariari mozkorrak.
Orain entzungo duzun hau,
Esan zuen presoak
Ohiukatu maitaleak,
Mahats-aihenak lurrari
Erizainari gaixoak.
Orain entzungo duzun hau,
Orain entzungo duzun hau.
Entzun zen behin Irulegin,
Entzun zen Oionen, entzun zen Erri-berrin.
Ta gertatzear zena, ez da inoiz gertatuko gertatzen ari delako.
Eta bada garaia, erreka oso bat edateko.
Kantatu, maitatu eta dantza
Ezin bada ez da gure iraultza!
Berreskuratzeko dugunagatik,
Topa egiteko ez bada botila ardorik.
Eta ez badu uzten kantu bat ezpainetan,
Inoiz ez dezagun “sekula ez” esan.
Kantatu, maitatu eta dantza
Ezin bada ez da gure iraultza!
Ez badugu bihotzetan odolik,
Cabernet sauvignon bat bezain gorri.
Ez badute mila eztarrik kantatzen,
Denak batera eztandan lehertzen.
Kantatu, maitatu eta dantza
Ezin bada ez da gure iraultza!
… bezeroari putak esan zion…
… artistak bere bakardadean zion…
Kantatu, maitatu eta zalantza
Ezin badu ez da gure iraultza!
Entzun berri duzun hau,
Esan zuen herri batek,
Esan zion munduari,
Suhiltzaileak suizidari,
Pizti gautarrak hontzari.