Zer da jolasaren astea?

Atxutxiamaika, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak antolatzen dugu ekimen hau eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean jarduten dugu: Eskola Kirola,  Zubi Ondo xake elkartea, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola, Lanbide Heziketa, San Lazaro zaharren egoitza eta Egur Arte Tailerra, besteak beste. Helburua herritarrei jolasak duen garrantzia helaraztea izateaz gain, herritarrei sormenezko zenbait baliabide eskuragarri jartzea ere bada ekimen honen funtsa. Izan ere, arrazoi ezberdinengatik eskola orduz kanpoko ekintzetan sarbiderik ez duten edota aukeratzen ez dituzten saioak kalera ateratzen ditugu eta herritar guztien eskura jartzen ditugu.

Horrez gain, eta gure egitasmoaren helburuetako bat den Haurren Hiriaren korronteari jarraituz, kaleak okupatzeari eta sorkuntza-espazioak sortzeari bide ematen die jolasaren asteak.

Familiekin lanketa egiteko ere oso baliagarria zaigu, izan ere, familia ezberdinen topagune bihurtzen baitira aste honetako zenbait ekimen. Horrez gain, gurasoek umeekin euskaraz  aritzeko eta gainontzeko familiekin harremanak sortzeko aukera ere eskaintzen die ekimen honek.

Zer eskainiko dugu?