Bigarren saioan energia mota ezberdinak ezagutuko ditugu eta ekintza planari ekingo diogu. Energia Taldeak eman beharreko pausuak aztertuko ditugu baita zereginak banatu ere!
Energia Taldea osatzen duten haur ordezkariek ikastetxeko ekintza plana definitu dute. Horrez gain, gainontzeko ikasleei emaitzak komunikatzeko kartelak sortu eta Energiaren Txokoan kokatu dituzte.
Ikastetxean zehar energiaren kontsumo arduratsua indartzeko etiketak kokatu dituzte Energia Taldeko kideek. Ikasle, irakasle eta gainerako langileen inplikazioarekin energiaren kontsumoa murriztea da helburua!