Lehen saioaren helburu nagusia Energia Taldea aktibatzea izango da. Ikasturtean zehar eman beharreko pausuak aztertuko ditugu baita zereginak banatu ere!
Lehen pausua da ikasleen iritzia ezagutzea da. Haien parte-hartzea bultzatzen duen dinamikaren bitartez aurre-ideiak ezagutuko ditugu.
Energia Taldeko kideen zeregina izango da eguneroko ohituren jarraipena egitea. Horretan oinarrituta, praktika onak martxan jartzeko aukera izango dugu.
Lehen saioaren amaieran Energia Taldea osatzen duten ikasleen sinadurak jaso eta Euronet 50/50 proiektuaren txokoan erakustea aurreikusita dugu.