2024-2025 ikasturtean 12. Garapen Jasangarrirako Helburuaren lanketa hasi genuen, herri mailako diagnostikoa eginez. Gure herrian hobetu daitezkeen alderdiak identifikatu genituen, baita hobekuntza proposamenak aurkeztu ere. Horietako batzuk Udalari zuzendutako proposamenak izan ziren, eta beste batzuk, ikasleok egiteko modukoak.Â
2025-2026 ikasturtean hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea iritsi da! Ikasleok "Esku-hartze Plana" garatuko dugu baina, nola? Hasiera batean, iaz aurkeztutako proposamenak aztertu eta aurrera eraman nahi dugun ekintza adostu beharko dugu. Horretarako herriko ikasle guztien iritzia kontuan hartuko da. Ondoren, ikastetxe ezberdinen artean koordinatuko gara aukeratu dugun ekintza elkarlanean bideratzeko helburuarekin.
Webgune honetan ikasturtean zehar behar duzun informazio guztia aurkituko duzu, ikasle, irakasle edo senidea izan! Eskerrik asko zure parte-hartzearengatik!!!