Tecnaliak eta Euskalmetek Ihoberentzat egindako klimaren egoerari buruzko txosten honek klimari buruzko nazioarteko eta lekuan lekuko ezagutza zientifikoak laburbiltzen ditu, betiere klimak epe luzean dituen aldaketak ebaluatzeko eta ulertzeko aukera ematen duten behaketetatik eta analisietatik abiatuta.
Era berean, klimaren inpaktuei eta muturreko gertaerei ere erreparatzen zaie, baita Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) trantsizio energetikoari eta klima-ekintzari buruzko alderdiei ere.
Udalsarea 2030ek eta Sareko eragileek –udalak eta eskualdeko eta udalaz gaindiko eskualdeak– tokiko jasangarritasuneko ekimenak bultzatzen eta garatzen dituzte. Tokiko ekintza horiek nabarmen hobetzen dute herritarren bizi-kalitatea.