Ongi etorri!
Ni Oihane Pereda Argote naiz.
Hemen, ikasturtean zehar egingo ditudan lan guztiak aurkituko dituzu: bideoak, irudiak, proiektuak, idazlanak… denetarik pixka bat. Nire lanen bidez, nire ikasketa-prozesua eta hazkunde pertsonala partekatu nahi ditut.
Nire filosofia esaldi honetan oinarritzen da: “Ikasteko, Pentsatu, Sentitu eta Egin behar da.” Izan ere, niretzat ikastea ez da liburuetara mugatzen; bizipenetan, harremanetan eta emozioetan dago benetako jakintza.
Horregatik aukeratu dut drama minor-a. Antzerkiaren munduak askatasun handia ematen dit nire burua adierazteko eta beste pertsona batzuen ikuspegia ulertzeko. Dramaren bidez, ikasten dut komunikazioaz, talde-lanaz eta sormenaz; eta horrek nire ikasketa eta bizitza pertsonala aberasten ditu.
Beraz, ongi etorri nire galeriara!
Hau ez da lan akademikoen bilduma soil bat izango, baizik eta nire saiakera, lorpen eta hausnarketetan zeharreko bidaia… tarteka irribarre batekin.