Gorputz hizkuntza ikasgaian kurtsoan zehar egingo ditugun lanak aurkeztuko ditugu orrialde honetan. Alde batetik, egindako lan teoriko-praktikoak konpartituko ditugu, baita klasean aurkeztutako aurkezpenak ere. Beste alde batetik, saio praktikoetan jorratutako tematika ezberdinak eta hauen bideoak eta argazki batzuk txertatuko ditugu etorkizun batean irakasle lanean erabili ahal izateko.
Atal honetan gimnasioan egindako saio praktikoen berri emango dizuegu. Saio bakoitza bere izenburua edo gaia izango du eta bertan egin ditugun ekintzen argazki edo bideo batzuk, baita azken hauen azalpen txiki bat ere.
GORPUTZA EZAGUTZARAKO TRESNA: ESPAZIOA EZAGUTZEN
Taldeka jarri eta ilara bat sortuz espaziotik mugitu, ilararen lehenengoak egiten duena imitatuz.
3Dn gorputzarekin formak egitea.
Eskuak, oinak edota altueraren arabera taldekideak ilaran jartzea.
Lurrean etzanda, gorputzarekin hizkiak egitea.
GORPUTZA KOMUNIKAZIORAKO TRESNA: INTERAKZIOAK
Bikoteka jarri eta ispilu moduan bestea imitatu. Bikoteka mimikaz komunikatu.
Objektu batekin edo objekturik gabe imitazioak egin eta gainontzeko taldekideak asmatu.
GORPUTZA KOMUNIKAZIORAKO TRESNA: AURPEGIKO KEINUAK ETA MIMOA
Iragarki bat egin jantzi eta apaingarri batzuekin, baina, ahozko hizkuntza erabili gabe.
Iragarki bat egin taldean sortutako pertsonai desberdinekin.
"Ilargira goaz eta bertan zerbait aurkitzen dugu" istorioa jarraitu dramatizazio bat eginez.
Pertsonai batzuk asmatu eta haien karakterizazioa idatzi, ondoren hauen dramatizazioa egiteko.
GORPUTZA EZAGUTZARAKO TRESNA: ERRITMOA
Irakasleak panderoarekin markatutako erritmoaren arabera ibili.
Katuak eta saguak jolasa: Katua erritmo motelekin ibiltzen du eta saguak katu bihurtzen ditu. Eta saguak erritmo azkarrekin ibiltzen dira eta katuarengandik ihes egin behar dute.
ITZALAK ETA ARGI BELTZAK
Itzalen bidez istorio bat kontatu.
Eskuekin itzalak egin.
Gure gorputzekin forma desberdinak egin.
Argi beltzak erabiliz istorio bat sortu.
Argi beltzak erabiliz beste istorio bat sortu.
Argi kutxa bat eta txontxongilo batzuk egin.
ITZALAK ETA ARGI BELTZAK: ISTORIOAK
Argi beltzarekin istorio bat egin genuen. Ume bat triste zegoen eta esploratzera doa. Bidean bakarrik ez dagoela konturatzen da.
Itzalekin beste istorio bat sortu genuen. Honetan bizitzaren zenbait gertakizun ikus daitezke.
DANTZA AFRIKARRA
Dantza afrikarrean gorputzaren mugimenduak behetik hasten dira, lurretik energia hartu eta horrekin dantzatzen da. Beti oin bat edo biak lurrean izan behar dira, energia hori hartzeko eta zoruarekin kontaktua izateko. Dantza Afrikarrak egiteko abesti ezagun bat hartu eta mugimendu ezberdinak frogatu genituen.
Maketume tume pa pa, maketume tume pa
du du e du du e da da, du du e du du e da
ieme ieme ieme ie, ieme ieme ieme ie
du du e du du e da da, du du e du du e da.
IPOTXAK ETA ERRALDOIAK
Taldekideen artean gorputzekin ipotxak eta erraldoiak egiteko aukera izan dugu. Jantzi ezberdinekin eta gorputzen mugimenduekin ipotxak eta erraldoiak dramatizatu ditugu.
Gorputz Hizkuntza ikasgaian lan teoriko praktiko bat egiteko aukera izan genuen. Lan hau egiteko binaka jarri ginen, beraz, gure taldeko hiru lanak aurkeztuko dizkizuegu. Lanetan guztiek informazio bilaketa bat egin behar izan genuen, zehazki, dramatizazioa eta gorputz-adierazpenari buruz eta hauek biak haur hezkuntzan duten garrantzia, beraz, gure lan guztietan hori islatuta agertuko da. Horretaz aparte, bikote bakoitzak aurreko gaiekin lotutako beste gai bat aukeratu behar izan genuen. Gure kasuan, bi taldek ipuin motorra eta besteak aerobik-a aukeratu genuen. Horri buruzko ikerketa teoriko bat egin eta gero, diseinu didaktiko bat egin genuen eta eskola desberdinetan praktikan jartzeko aukera izan genuen. Amaitzeko, talde bakoitzak egindako praktikaren inguruko hausnarketa bat egin genuen.
Hona hemen talde bakoitzaren lan idatzia eta klasean egindako aurkezpena: