Atal honetan Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez deituriko minorrean dauden bost ikasgaiak agertzen dira; hau da, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Gaitasunak, Hizkuntza Plastikoa eta Bisuala eta IKTak adierazpenerako baliabide gisa.
Site honetan ikasgai hauek modu berezi batean izendatu ditugu; izan ere, bakoitzak berezko garrantzia dauka. Hori dela eta, esaldi adierazgarri batekin identifikatzea eta izendatzea erabaki dugu.