Nor naiz ni?

  

     Helduen euskalduntze eta alfabetatzean 90.hamarkadatik Gasteizko Hegoalde Euskaltegian euskalduntze lanetan dabilen irakaslea nauzue, Arantxa Txapartegi; Euskal Filologian lizentziatua eta euskararen 4.HE agiriduna. HABEren azterketa-deialdi ofizialetan C1 mailako aztertzailea. Beraz, euskalgintzako profesional kezkatua.

  Zergatik nago kezkatuta? Bada, eguneroko jardunak eta zenbait euskara azterketetan epaimahaikide izateak behin eta berriz gauza bera erakusten didalako: emaitzak txarrak dira oso, jendeari ez ote diote irakatsi eskolan idazten?

   Frustrazio hau guztia kontuan hartuta eta zein zaila den inon testugintza tailerrik topatzea jakitun, gainditu gabekotzat har genezake ikasgai hau.

     Horixe da nire lana: zure idazlanetan hobetzen laguntzea. Hortaz, ekin diezaiogun lanari!!.

  Idazlanak Zuzenketak