B2

NOLAKOAK DIRA AZTERKETAK

 

IVAPeko azterketa:

 


125 hitzekin gaia garatu eta iritzia eman

 

Ikus. www.ivap.euskadi.net


HABEko azterketa:

 

200 hitzetan gaia garatu eta iritzia eman

 

Ikus. www.ikasbil.net

 

ZENBAIT GAI-PRPOSAMEN

Sarean topatu ahal dituzun azterketa-eredu guztiak erabili badituzu, hona hemen zenbait gai-iradokizun C1en eskatzen diguten "abstrakzioa" lantzeko.

 

1- Arduraduna zaren aldetik, informatika ikastaroaren berri eman lankideei. Azaldu zeri buruzko izango den, norentzat izango den, noiz izango den, zenbat iraungo duen, non izango den,...

 

2-Unibertsitatera joan ala lanbide heziketa ikasi?.

 

3-Krisia eta murrizketak.

 

4-Gabonetan: "Jan eta lo, potolo"

 

5-Merkealdiak.

 

6-Duela bi urte arte lasaia eta isila zen zuen auzoa, baina diskoteka jarri zutenetik ezin duzue ondo lo egin. Gainera, diskotekaren inguruko bazterrak zikin eta hondatuta ageri dira igande goizero.

   Askotan jo duzue udalera protesta egitera, baina alferrikakoa izan da. Ezin omen dute ezer egin. Auzokoak, ordea, ez zaudete ados.

   Idatz iezaiozu Arartekoari, zure auzokoen izenean: egoeraren berri eman eta konponbideren bat eskatu.

 

7-Azken bolada honetan etxean arazoak dituzue urarekin: ura moztu izan dizuete, ura zikin ateratzen da eta abar. Auzokoekin hitz egin duzu, eta haiei ere beste horrenbeste gertatzen zaie. Gainera, azken erreziboan ura asko igo dizuete.

   Idatz iezaiozu alkateari zure kexa adierazteko, auzokide guztien izenean, egoera azaltzeko eta konponbideak eskatzeko.

 

8-Elkarte batek narkolega bat jartzeko asmoa du zure auzoan;  hain zuzen ere, udalak utzi dion lokal batean, eskola publikoaren aldameneko etxean.

    Duela urtebete, beste lokal bat eskaini zion udalak, beste auzo batean, baina hango bizilagunek protesta gogorrak egin ondoren, udalak atzera egin zuen.

    Idatzi alkateari auzokideen izenean.  Adieraz iezaiozu zuen iritzia eta eman arrazoiak.

 

9-Zure aitak 86 urte ditu eta sendagilearenera joan zarete. Sendagileak bi belaunetan protesiak jarri behar dizkiotela esan dizue, baina,  gutxienez, urtebete itxaron beharko duzuela.

   Uste duzue denbora hori luzeegia dela. Idatzi ospitaleko zuzendari-gerenteari eta eskatu irtenbideren bat emateko.

 

10-Herri txiki bateko biztanlea zara. Hala ere, nahiz eta txikia izan, ondo komunikatuta dago inguruko herriekin, eta, ondorioz, nahi den beste bisitari izaten duzue bertan. Agian horrexegatik nahi dizuete jarri kasinoa herri erdian.

     Kasino hori jarri nahi dutela jakiteaz gain, zuen udala proiektuari baietza emateko prest dagoela entzun duzue. Haserre, ez baitzara jokoaren aldekoa, mezu elektroniko honen bidez alkateari zeure kexa azaltzea erabaki duzu.

   Idazlanak Zuzenketak