Azaroaren 30ean Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hezkuntzaren garrantziaz jabetzea eta tokiko gobernuen konpromisoa ikusaraztea helburu duena, ongizatea, bizikidetza, oparotasuna eta gizarte-kohesioa sortzen dituen bektore gisa kokatzeko.
Hiri Hezitzailea elkarteak 25 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, adostu zuen urtero eta egun horretan, mundu mailan, hezkuntzak aldaketaren eragile gisa duen garrantziaz jabetzea eta hiri-eredu horren aldeko aliantza berriak batzea.
"Hiri hezitzailean, hezkuntzak eskolako hormak gainditzen ditu hiri osoa bustitzeko. Herritarren hezkuntza da, eta administrazio guztiek hartzen dute beren gain hiria hezteko eta bizitza eta aniztasuna errespetatzeko gune bihurtzeko erantzukizuna."
Jolasa kalera! lelopean sareko herriei egun hau ospatzera animatu nahi zaituztegu.Â