Izen emateak
Mendi irteera gidatua Apilaiz eta Izkin barrena
Oraingoan, mendizaletasuna eta naturzaletasuna uztartuko dituen mendi irteera antolatu dugu. Bidean Natouring-eko Javi izango dugu gida lanak egiten. Berak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak emango dizkigu berak, eta Izkiko parke naturala sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Ibilaldia: Ibilbidean zehar, Apilaiz-tik Antoñanara egingo dugu zeharkaldia. Tartean, Apilaizko gaztainondo zaharrak ikusteko aukera izango dugu, belaunaldiz belaunaldi modu tradizionalean kudeatuak izan direnak. Gaur egun, jarduera berreskuratze lanak zertan diren ezagutuko dugu.
Ondoren, San Kristobal (1068m) mendia igoko dugu; ibilbideko punturik altuena da hau.
Bertatik, Korres-erako bidea hartuko dugu, Karrantaneko inguru ederretik pasa, Izkiko ameztian barneratu eta La Tejera (859m) gainetik pasa ondoren. Korresen hartuko dugu bazkaltzeko tartea.
Korrestik Antoñanarako bideari ekingo diogu, Soila alderuntz hartu eta Korresko arroilaren panoramikaz gozatuz. Korresko gaztelu zaharraren hondarren ondotik pasa eta Antoñanan bukatuko dugu gure zeharkaldia.
PLAZAK MUGATUAK DIRA
INFO+ 665759871 edo info@elgoibarkobasobiziak.org
https://www.arraia-maeztu.eus/arraia-maeztu/apellaniz-apilaiz/?lang=eu
https://www.arraia-maeztu.eus/arraia-maeztu/korres/?lang=eu
https://www.kanpezu.eus/campezo/antonana/?lang=eu
https://izkiparkea.eus/eu/inicio
Información en bilingüe aquí
Izen ematea
GALARRETAKO ETA INGURUKO PAISAIA NATURALA EZAGUTZEKO IRTEERA
Gutxi gorabehera 6,5 KMko eta 150m-ko desnibeleko mendi ibilaldia egingo dugu.
Mendiko arropa aproposa, ura eta jatekoa eraman behar dira.
Lezeko leize inguruan bazkalduko dugu (Egino).
Informazioa: atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus
943 74 17 46 (Naiara)
GAUEKO ZERUA EZAGUTZEKO JARDUERA
Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizale elkarteak, Atxutxiamaikak eta zenbait norbanakok osatzen dugun "gure natura ezagutuz" programaren baitan antolatu dugu "gaueko zerua ezagutzeko jarduera".
21:00etan Jokin Martinezek zerua hobeto ezagutzeko zenbait gako emango dizkigu.
Idotorben afaltzeko aukera ere izango dugu (bakoitzak etxetik ekarri beharko du jana).
Irteera honetan parte hartzeko ez da izenik eman behar.
NARRASTIAK EZAGUTZEKO IRTEERA ARAOTZERA, OÑATI.
GAUEKO TXIMELETAK ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean antolatutako "Gure natura ezagutzen" programaren baitan, irteera berria antolatu dugu apirilaren 21ean.
Gauez, animalia hauek aurkitzera joango gara eta beraiei buruzko azalpenak jasoko ditugu Dan Lertxundi eta Ander Izagirreren gidaritzapean.
OHARRA: APIRILAREN 11N, GOIZEKO 10:00ETAN, ZABALDUKO DA IZEN EMATEA.